Borrar
Benito Lertxundi, kontzertu batean. Luis Ángel Gómez

Benito Lertxundi eta Jose Angel Irigaray, ohorezko Lauaxeta sariak

Inge Mendioroz, Oier Plaza, Elena Sánchez eta Ane Labaka dira beste sarituak

Jan Echevarría

Osteguna, 27 azaroa 2025, 12:22

Comenta

Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan jakinarazi ditu datorren astelehenean banatuko diren Lauaxeta sarien irabazleen izenak. XXI. edizio honetako Ohorezko Saria Benito Lertxundik eta Jose Angel Irigarayk, 'Bizkaia Maite' lurraldeko kultur eta natur aberastasuna jorratzen duen kantaren abeslariak eta sortzaileak, jaso dute. Lertxundik iazko azaroan iragarri zuen 82 urterekin agertokietatik aterako zela, bere ibilbidean zehar musika eta poesia batzen jakin ondoren, euskal kultura transmititzeko.

Bestalde, Ikus-entzunezkoen (exaequo) saria Inge Mendiorozek jaso du oraingoan, 'Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako' dokumentalagatik, «emozioa, identitatea eta konpromiso soziala uztartzen jakin zuen» artista aitzindari baten ibilbidea ezagutzera gonbidatzen duena. Irudi argitaragabeen eta gertuko testigantzen bidez, lanak «euskal kulturaren historia hurbilean ezinbestekoa den pertsona baten gaineko begirada zintzo eta eguneratua» eskaintzen du. Golardo honekin saritutako beste lana Oier Plazaren 'Poppel' zinta da, ikuslea Gernikako bonbardaketatik Pragako errausketa-labera eramaten duena, Anjel Lekuona gudariaren eta sei errepublikano espainiarren historiak jarraituz.

Era berean, Lauaxeta poesia saria, 35 urtetik gorakoen kategorian, Elena Sanchezentzat izan da, «egitura eta adierazpen batasuna handia erakusten duen» 'Epilogorik gabe' poema-liburuagatik. Aurkezten duen mundu-ikuskera gaurkotasunaren erakusgarri da, literatura-erreferentziaz jantzita eta gaiarekin ondo uztartuta», lan horri buruz epaimahai ezberdinek behin baino gehiagotan azpimarratu dutenez. Eta adin horren azpiko sarituen atalean, Ane Labaka izan da irabazlea, 'Hezur berriak' lanari esker. Izan ere, poesiaren bidez «amatasunaren aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizi izandako beldurrak, ilusioak, indarkeriak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak kontatu ditu».

Euskararen sustapenean, hedapenean eta normalizazioan egindako ekarpenengatik nabarmendu diren pertsonak edo kolektiboak aintzatesten dituzten Lauaxeta sariak Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kulltura eta Kirol saileko foru diputatuak buru izan zuen Gobernu Kontseilu batean eman dira jakitera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Benito Lertxundi eta Jose Angel Irigaray, ohorezko Lauaxeta sariak

Benito Lertxundi eta Jose Angel Irigaray, ohorezko Lauaxeta sariak