Begoña Durruty eta Marko Armpach, euskal marrazkilarien ordezkari Bruselako komiki jaialdian

'Laboa Gertutik' erakusketarako Durrutyren 'Bereterretxe Kanthoria' pieza/
'Laboa Gertutik' erakusketarako Durrutyren 'Bereterretxe Kanthoria' pieza

Armpachek norberaren herrialdean komikigintzak duen egoeraz eztabaidatzeko mahai inguruan hartuko du parte, Luxenburgo, Portugal eta Turkiako egileekin batera. Durrutyk, bestalde, haurrei zuzendutako sorkuntza lantegia emango du

Nazioarteko pabiloian, EUNIC erakundearen standean egongo dira kokatuta euskal komikiak, sare horretako kide diren beste hainbat herrialdetako argitalpenekin batera (Estonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Luxenburgo, Letonia, Polonia, Portugal, Errumania eta Turkia). Bertaratzen direnek Euskal Herrian euskaraz zein gaztelaniaz ekoitzitako lanak aurkituko dituzte.

Aurten Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkilariak izango dira Bruselara joango diren euskal sortzaileak. Larunbatean, irailaren 15ean, Armpachek norberaren herrialdean komikigintzak duen egoeraz eztabaidatzeko mahai inguruan hartuko du parte, Luxenburgo, Portugal eta Turkiako egileekin batera. Igandean, irailaren 16an, Durrutyk haurrei zuzendutako sorkuntza lantegia emango du.

Parte hartzen duten herrialdeetako komikien aniztasuna erakutsiko duen erakusketa bat ere antolatu da. Era berean, sektoreko editoreek, profesionalek eta publikoak orokorrean euskal komikigintza hobeto ezagutzeko aukera izango dute hainbat argitaletxek argitaratutako lanak eskuragai egongo baitira.

Kultur aniztasuna sustatzearren

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Bruselako kide elkartu denetik, kultur aniztasuna sustatzeko lanean aritu da Euskadiko Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin batera, eta nazioarteko zenbait proiektutan hartu du parte, hala nola Bruselako komiki jaialdian eta irailaren 26an hasi eta Juanjo Olasagarre gonbidatu gisa izango duen Transpoesie poesia jaialdian.

Euskal komikigintza laugarren aldiz egongo da ordezkatuta ostiral honetatik igandera bitartean Bruselan egingo den Fête de la BD-Strip Feest jaialdi entzutetsuan, Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkilarien parte hartzearekin, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

2010. urtean sortutako jaialdiak komikiarekin loturiko makina bat lantegi, aurkezpen, hitzaldi, mahai inguru eta erakusketa eskainiko ditu. Horrekin batera, Europa osoko editoreek euren argitalpenak eta nobedadeak erakutsiko dituzte. Urtero 100.000tik gora bisitari eta 250 egile baino gehiago elkartzen dira.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin eta EUNIC erakundearekin (European Union National Institutes for Culture) lankidetzan antolatu da euskal marrazkilarien parte hartzea. Etxepare Institutua 2015. urtetik da sare horretako kide elkartu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos