Borrar

Irailaren 30ean amaituko da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea

XV. edizioan bi atal bereiziko dira: 17 urtera artekoak eta 18 urte edo gehiagokoak

Iker Mendia

Asteazkena, 23 abuztua 2023, 12:30

Comenta

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren XV. edizioa martxan da eta adin eta jatorri guztietako bertsozaleen bertso-sortak hartuko ditu irailaren 30era arte. Oinarrietan zehaztuta dagoenez, bi atal bereiziko dira: 17 urtera artekoak eta 18 urte edo gehiagokoak, eta biak ala bietan gaia, neurria eta doinua libreak dira.

Bertso kopuruan, aldiz, bada aldea. Helduen atalean, gutxienez zortzi bertso eta gehienez hamabi idatzi beharko dira. Gazteenean, bestetik, gutxienez sei eta gehienez hamar. Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez ditzake baina, hori bai, bertso guztiek berriak izan beharko dute, hau da, inon saritu edo argitaratu gabeak.

Urte amaierako ALBE Gala ekitaldian banatuko dituzte sariak, «bertso festa eder» baten barruan. Helduen atalean, lehen saria txapela, mila euro eta garaikurra izango da; bigarrena, zazpiehun euro eta garaikurra; eta hirugarrena, laurehun euro eta garaikurra. Gazteen atalean, berriz, lehenengo saria txapela, hirurehun euro eta garaikurra izango da; bigarrena, berrehun euro eta garaikurra; eta hirugarrena, berriz, ehun euro eta garaikurra. Bertso-jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso, baina lortzen duen saririk handiena emango zaio.

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke. Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da. Helbide honetara zuzendu beharko dute: Balendin Enbeita 15.Saria. Algortako Bertsolari Eskola (ALBE). Martikoena 16, 2. solairua. 48992. Getxo.

Posta elektronikoz bidali nahi izanez gero, Word formatuko bi dokumentu bidali beharko dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Helbide elektroniko honetara bideratuko dira: balendinenbeita@gmail.com

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irailaren 30ean amaituko da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea

Irailaren 30ean amaituko da Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea