Borrar
Bestesk beste, Iban Zaldua idazleak hartuko du parte ekimenean Sara Santos
Norberaren bizipenetatik abiatutako elkarrizketa kolektiboa

Norberaren bizipenetatik abiatutako elkarrizketa kolektiboa

Urriaren 2an, arratsaldez, hitzaldiak egingo dituzte askotariko sortzaileek gatazka politikoen ondorioz izaten dituzten muga ezberdinak kontatzeko

DV

Donostia

Jueves, 26 de septiembre 2019, 11:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Liburua pertsona balitz, eta kontatuko balizu ezagutza eta bizipen sorta? Sorkuntza askatasuna ardatz, sortzeko askatasunaren eta sortzaileei ezartzen zaizkien mugen inguruko 'Giza liburutegia' saioa antolatu du Tabakalerako Ubik liburutegiak Bakeolarekin elkarlanean. Urriaren 2an, arratsaldez, egingo dituzte hitzaldiak.

'Pertsona-liburuek', jardunaldian, ezagutza eta bizipenak partekatuko dituzte bertaratuko diren 'pertsona-entzuleekin'. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 20 minutuko hiru hitzordu hartzeko aukera izango du. 18:00etatik 20:00etara, edozein arloko sortzaileek gatazka politikoen ondorioz izan edota izaten dituzten muga ezberdinak kontatuko dituzte artistek: presioak, jazarpenak, zentsurak, autozentsura, bazterketa, beldurrak, kontraesanak...

Ekimenaren xedeak elkarbizitzaren inguruko lanketak sustatzea eta sorkuntza artistikoaren normalkuntzaren bidean ekarpenak egitea dira, indarkeriak baldintzatzen duen testuinguruen ondorioak pairatu gabe, alegia. Antolatzaileek espero dute formatuak solasaldi zintzorako aukera emango duela, konplizitate giro eraginkorra sortuz; bestearengana hurbildu eta bere azalean jartzeko ahalegina egitea ahalbideratuko duela, hain zuzen.

Zinema, musika, literatura, plastika, argazkilaritza, antzerkia edo marrazkilaritza bezalako arloetako sortzaileek hartuko dute parte saioan. Aizpea Goenaga, aktore, antzerki idazle, gidoilari eta zuzendaria; Clemente Bernad argazkilari eta zinemagilea; Iban Zaldua idazlea; Imanol Ubeda kazetari eta kantuegilea; Iñaki Larrimbe artista, kultur kudeatzailea eta zutabegilea; Jose Ibarrola artista; La Basu rap-abeslaria; Luisa Etxenike idazlea; Peio Ospital abeslaria; eta Veronica Werckmeister artista izango dira Tabakaleran, besteak beste.

Topaketa Nazioarteko Indarkeria Ezaren Egunean burutuko da, urriaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Jarduera irekia eta dohainik da, lekua bete arte. Aurretik izen ematea ezinbestekoa da, ubik@tabakalera.eu idatziz edota 943 47 50 50 telefonora deituta eta solaskidea aukeratuz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios