Bageralako Nor Festa

Bageralako Nor Festa
Bagera / Hitza

Bagera elkarteak disziplina ezberdineko jarduerak bateratzen dituen festa antolatuko du Hirutxuloko Hitzaren laguntzarekin

EL DIARIO VASCO

Hirutxuloko Hitzak iragarri duenez, Bagera elkarteak festa antolatuko du maiatzaren 10ean egunkariaren babesa eta laguntzarekin. Atzean Zuloako kideen bakarrizketez gain, Nerabe, Kilimak, North-asuna eta Rude Kanka artistek 19:00etatik aurrera musika emanaldiak eskainiko dituzte.

Ekitaldirako sarrerak jada salgai daude Platero —Antiguo—, Pandora —Gros—, Aurresku —Parte Zaharra—, Hirutxuloko Hitza eta Bagera elkartean.

Iaz, 25 urte bete zire elkarteak mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik; ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solaslagun zein mintzakideak. Hasieran dozena bat lagun besterik ez ziren Donostian, eta gaur egun 400 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal Herrian, guztira 7.500 mintzalagun daude 120 herri eta hirietan.