Badok.eus atariarentzat da Interneteko Argia Saria
«Erreferentea bilakatu da Badok.eus, entzuleentzat zein musikarientzat, ezinbesteko tresna», adierazi dute saria emateko arrazoiak zehazterakoan
Miércoles, 2 de febrero 2022, 13:25
Hirugarren Argia Saria iragarri dute asteazken honetan, interneti dagokiona eta Badok.eus atariarentzat izan dena, «Internetek gure bizitzetan duen gero eta presentzia duen garaian euskal musikarentzat eta haren zaleentzat ezinbesteko itsasargi izateagatik».
Publicidad
Badok, alegia, «euskal musikari buruzko entziklopedia gisa hasi zen» eta urte gutxian «zabaldu eta biderkatu da. Panorama musikalari buruzko berriak, abesti eta diskoen estreinaldiak, elkarrizketak, abesti-zerrendak, kontzertuen datak argitaratzen dituzte, besteak beste, baina katalogo izaera galdu gabe. Bertan topa daiteke 1969an Enarak taldeak grabatu eta Herri Gogoak argitaratutako EPa eta haren inguruko informazioa, baina baita Vulk talde bilbotarrak argitaratu berri duen Vulk ez da diskoa eta aurkezpen birako datak ere, beste inon baino lehenago».
Etengabe aldatzen ari den musikaren munduan sareak gero eta garrantzi handiagoa duenez, itsaso zabal horretan «artxipelago oso sakabanatua da euskarazko ekoizpenak osatzen duena», eta artxipelago horretan «euskal musikaren erreferentzia eztabaidaezina da Berria egunkariaren euskal musikaren ataria: Badok.eus.»
Sariaren berri emateko zabaldu duten testuan nabarmendu dutenez, «erreferentea bilakatu da Badok.eus, entzuleentzat zein musikarientzat, ezinbesteko tresna. Horregatik eman diogu aurtengo Internet Saria, euskal musikari eskainitako halako atari bat itsasargi garrantzitsua baita Interneten itsaso zabalean».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión