Azkoitira bueltan da Insausti jauregiko Broadwood pianofortea

2017ko udaberriko argazkian, pianofortea lehengoratzeaz arduratu den Umberto Debiaggi./SUDUPE
2017ko udaberriko argazkian, pianofortea lehengoratzeaz arduratu den Umberto Debiaggi. / SUDUPE

Balio handiko musika tresna piezaz pieza desmuntatu eta zaharberritu dute Italian

XVIII. mendean Ingalaterrako Broadwood etxeak egindako pianoforte bat jaso zuten Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen egoitza den Azkoitiko Insausti jauregian, legatu gisa. Hain zuzen ere, Juan Antonio Garmendia Elóseguiren (Tolosa, 1937-Donostia, 2013) oinordekoek, haren borondateari men egunez, RSBAP-en esku utzi zuten musika-tresna.

Ez zegoen egoera oso onean, baina segituan ohartu ziren haren balioaz, eta ikerketek berretsi egun zuten piezaren izaera berezia. Egilea identifikatu zen, John Broadwood & Sons, Ltd., munduko piano egile eta zaharrenetarikoa, eta harekin harremanetan jarri ondoren, eskutitz bidez berretsi zituzten hasierako susmoak. Ez zegoen Espainiako estatuan horrelako beste bat.

RSBAP-ek ohar baten bidez gogoratu duenez, «Bascongadaren Gipuzkoako Saileko musikari espezializatuen iritziz, tresnaren taula harmonikoaren egoera onak soinu kalitatea bermatzen zuen, baina hori lortzeko zaharberritze  garrantzitsu eta kostu handikoa beharrezkoa zen eta gainera tekla-tresna zaharretako espezialistak egina,  bereziki klase honetako Fortepianoetakoa».

Azkenik, zaharberritze lanak aurrera eramatea erabaki zen, eta Italiako Quarona herriko Umberto Debiaggiren tailerra izan zen horretarako aukeratua. Han egin diren lanek iraun duten bitartean, osorik desmontatu zen tresba, eta osagai denak konpondu, zaharberritu edo aldatu egin dira. Lan horiek guztiak bukatuta, bueltan da Azkoitira. Hilaren 15ean egingo da, goizez, aurkezpen ekitaldia (ez da ekitaldi irekia), eta bertan entzun ahal izango da aspaldiko partez, Tolosako Santa Maria Parrokiako organojole titularra den Miriam Ulangari esker, zer nolako soinua duen tresna historiko horrek.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos