Azkena Rock jaialdiak prest ditu kontzertuen ordutegiak eta agertokien banaketa

Joan Jett iazko Azkena Rock-en/Rafa Gutierrez
Joan Jett iazko Azkena Rock-en / Rafa Gutierrez

Aurtengo edizioa ekainaren 21ean eta 22an egingo dute Gasteizko Mendizabala gunean. God eta Love agertokietan eta Trashville-Trash a Go-Go! gunean egingo dituzte kontzertuak

DVDonostia

Gasteizko Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek aurtengo edizioko kontzertuen ordutegiak eta agertokien banaketa jakinarazi dituzte. Aurtengo edizioa ekainaren 21ean eta 22an egingo da, Arabako hiriburuko Mendizabala gunean.

Horrela, ostiralean, ekainaren 21ean, ateak 17:00etan irekiko dira, eta God agertokian izango dira, Micky & The Buzz (17:30), The Living End (19:15), Stray Cats (21:45) eta The B-52s (00:40); Respect eszenatokian, aldiz, Surfbort (18:20), Deadland Ritual (20:35), Blackberry Smoke (23:20) eta Glassjaw (02:00) taldeek joko dute, eta Love agertokian, Giante (18:00), Inglorious (19:15), Lucero (20:45), Tropical Fuck Storm (02:00).

Halaber, Trashville-Trash a Go-Go! gunean ariko dira Dollar Bill & His One Man Band (19:00), The Cheating Hearts (21:00), Los Duques de Monterrey (23:00), Blind Rage & Violence (01:00), DJ Bop Hop (02:30) eta Cristina Sandalia (04:30). Gainera, Trashville-Rat Hole gunean muturreko borroka mexikarreko saioak izango dira 18:30, 20:30 eta 23:30ean, eta gaua bukatzeko, Laura Preminger (02:15) eta DJ Señor Lobo (04:15).

Bestalde, larunbatean, ekainaren 22an, Outgravity (17:30), Tesla (19:15), Wilco (21:45) eta The Cult 'A Sonic Temple' (00:35) ariko dira God agertokian; MT. Joy (18:20), Neko Case (20:35), Melvins (23:20) eta Philip H. Anselmo & The Illegals (02:10) Respect eszenatokian, eta Garbayo (18:00), Meat Puppets (19:15), Corrosion of Conformity (20:45), Morgan (23:15) eta Starcrawler (02:10) Love agertokian.

Gainera, Trashville-Trash a Go-Go! gunean ariko dira The Courettes (19:00), Deadbeatz (21:00), Los Torontos (23:00), Pussycat & The Dirty Johnsons (01:00), Deborah Devobot (02:30) eta Wolf-A DJ (04:30). Trashville-Rat Hole gunean muturreko borroka mexikarreko saioak izango dira, ostiraleko ordutegi berdinekin, eta DJ Arbis vs DJ Gautxos (02:15) eta Holy Cuervo DJs saioekin bukatuko da jaialdiaren aurtengo edizioa.

Temas

Euskera