Azken finalaurrekoa Txaber Altunarentzat eta Casillako zortzikoa erabakia
Abenduaren 20an Casillako finalean jakingo da zeinek jantziko duen txapela
I. Mendia
Astelehena, 24 azaroa 2025, 14:50
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan gailenduta lortu du aste-bukaera honetan Txaber Altubek finalerako azken txartel zuzena, aurrez Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarragak egin bezala. Ez zen Markina-Xemeinengo saioak utziko albiste bakarra izan, haren ostean puntuazio hurrenkeraren arabera txapelaren lehian ze beste bost betsolari ariko diren jakin baitzen, hain zuzen: Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita.
Markina-Xemeingo Uni frontoian ia 700 lagun batu ziren dataren garrantziaren jakitun. Sei lagun izan ziren kantuan: Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Gai-jartzaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu zen. Epaile, ostera, hauek izan ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.
Kantatu beharrekoen ostean sailkapena honela geratu zen: Txaber Altube Sarrionandia 638,5;
Jone Uria Albizuri 630,5; Oihana Bartra Arenas 620; Gorka Pagonabarraga Agorria 614; Xabat Galletebeitia Abaroa 614 eta Imanol Uria Albizuri 594.
2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala abenduaren 20an jokatuko da, Bilbo Casillan. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian. Horrez gain, ETB1en ere emitituko da, zuzenean.