Borrar
Jone Uria, Santzurtziko finalaurrekoan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Azken finalaurrekoa, bihar Lemoan

Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita arituko dira kantuan

I. M.

Ostirala, 24 azaroa 2023, 13:02

Comenta

Urriaren 1ean abiatu zen 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta larunbat honetan zehaztuko dira finaleko txartelak zeinentzako diren. Berrizen izan zen lehen finalaurrekoan Xabat Galletebeitia lekeitiarrak lortu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako lehen txartela, 616,5 puntu bildu ondoren. Astebete beranduago abenduaren 16an Miribillan izango den finaleko txartela ere eskuratu zuen Jone Uriak 631 punturekin Santurtzin nagusituta.

Larunbat honetan, azaroak 25, Lemoan izango den saioan Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita arituko dira kantuan, 17:00etan hasita, azken txartelen bila. Idoia Anzorandia izango da gai jartzailea, eta epaile, ostera, Ander Arrien, Ander Txakartegi, Joseba Santxo, Jurgi Fuentes, Leire Etxebarria, Mirari Azula eta Miriam Juaristi izango dira. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea egongo da. Saiorako sarrera guztiak agortuta daude, baina bertsoa.eus atarian zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Euren jardunaren zain egongo dira aurreko bi finalaurrekoetan aritutako bertsolariak. Une honetan honela da sailkapena: Jone Uria (631 puntu, jada sailkatuta), Xabat Galletebeitia (615,5 jada sailkatuta), Gorka Pagonabarraga (604 puntu), Aitor Etxebarriazarraga (585,5), Xaber Altube (576), Aitor Bizkarra (574,5), Unai Mendiburu (565), Mikel Goiriena Larrazabal (557), Eneko Abasolo 'Abarkas' (550,5), Koldo Gezuraga (549,5), Iruri Altzerreka (548,5) eta Bittor Altube (498,5).

Saioa bukatzearekin bat, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko da puntu hurrenkeraren arabera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken finalaurrekoa, bihar Lemoan

Azken finalaurrekoa, bihar Lemoan