23.000 bisitari izan zituen iaz Euskal Itsas Museoak. E.I.m.

Azken egunetan dira Untzi Museoko erakusketak

Igandean, urtarrilak 8, amaituko dira 'Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea' eta 'Urpera: Itsaspeko bidaia', eta bezperan egingo dira azkeneko bisita gidatuak

Martes, 3 de enero 2023, 15:20

Datorren astea izango da Euskal Itsas Museoko 'Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea' eta 'Urpera: Itsaspeko bidaia' aldi baterako erakusketak bisitatzeko azkena. Biak ala biak izan dira erabakigarriak museoak, ia 23.000 bisitarirekin, ordura arteko markak gainditu dituen urtean.

Publicidad

'Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea' izan da museoa bisitatzeko erakargarri nagusia. Erakusketak 1761etik aurrera hamabost urtez Indiako Ozeanoko irla ia mortu batean abandonatuta utzi zituzten Madagaskarreko 80 esklaboen historia biltzen du. Itsas-kartzela bihurtu zen uharte hartan, urtez urte, beren estualdi eta larriminaren kontakizun isila laga zuten.

Historialari eta arkeologia talde bat haiei ahotsa ematen saiatu zen eta, honela, ezezaguna zen gertakari bat berreskuratzen. Erakusketa Frantziako Nantesko Historia Museoaren eta Institut National de Recherches Archéologiques Préventives-aren (Inrap) arteko koprodukzioa izan da. Azken bi bisita gidatuak 2023ko urtarrilaren 7an izango dira, 11: 30ean (gaztelaniaz) eta 13: 00etan (euskaraz), webgunearen bidez izena emanda eta 2,5 € pertsonako prezioa izango du.

Igandea izango da halaber Ana María Benito urpeko arkeologoak eta Javier Mazpule itsaspekariak sortu duten 'Urpera:Itsaspeko bidaia' erakusketa ikusi ahal izateko azken eguna. Erakusketak itsas sakonean murgiltzen ditu bisitariak, antzinatik, XIX. mendea igaro ondoren Siebe eskafandraren aurkikuntzarekin, XX. mendera bitartean urpekaritzaren historia ezagutzeko.

2023ko urtarrilaren 9tik aurrera eta hilabete osoan zehar, Museoa itxita egongo da hurrengo erakusketa prestatzen duen bitartean.

Asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-19:00 ordutegian bisita daiteke Itsas Museoa, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad