Azken bira prestatzen ari da Ze Esatek! taldea

2019ko bira izango dute azkena/Ze Esatek
2019ko bira izango dute azkena / Ze Esatek

Hamar urte eta gero, Ze Esatek! musika taldea desegin egingo da. 2009an sortu zuten, eta 2019ko bira izango dute azkena Mikel Albisu, Jabier Rodil, Iñaki Rodriguez, Julen Valderrama, Unai Arzelus, Antton Albizu, Manex Berzosa eta Jokin Guilisagastik

DV

Heldu da unea. Hamar urteren bueltan, Ze Esatek musika talde donostiarra desegin egingo da. 2009an sortu zuten, eta 2019ko bira izango dute azkena. Mikel Albisu, Jabier Rodil, Iñaki Rodriguez, Julen Valderrama, Unai Arzelus, Antton Albizu, Manex Berzosa eta Jokin Guilisagastik osatzen dute taldea gaur egun. Taldeak sare sozialak baliatu ditu musika utziko dutela jakinarazteko; azken bira ari dira prestatzen zaleak agurtzeko.

Zabaldutako komunikatuan, taldearen ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, izan dute aukera, baita ere, taldearen joan etorri ezberdinetan parte hartutako lagunei «besarkada handi bana» bidaltzekoa.

Taldeak sare sozialak baliatu ditu musika utziko dutela jakinarazteko

«Ondo pasatzeko intentzioarekin sortu zuten talde »ganberroa«, hedabideek hala izendatutakoa bere garaian. Azaldu dute nola, hasieran, ez zuten bide hain luzea egiterik espero. »Ondo pasatzeko intentzioa« besterik ez zuten, »eta batzuen zoritxarrerako«, hamarkada bateko jarraipena izan dute.

Eskerrak eman dizkiete, azkenik, zaleei etaberaiekin lan egindako lagunei. «Gurekin dantza batzuk botatzera gonbidatuta zaudete denak10 urte hauek ospatzeko! Adi azken birako datei! Eta bukatzean... ¡Que os den por culo a todos que esto se acabó!», agurtu dituzte zaleak.

Temas

Euskera