'Atsegin dut'-ik gabeko froga Instagramen

'Atsegin dut'-ik gabeko froga Instagramen
DV

Sare sozialak publikazioen 'atsegin-dut' kopurua izkutatzeko froga egingo du zazpi herrialdetan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Instagram erabiltzaileek bestee argitalpenetan bihotzak ikusteari utziko diote zazpi herrialdetan. Halaxe iragarri dute app ospetsuaren arduradunek; froga Kanadan, Australian, Italian, Irlandan, Japonian, Brasilen eta Zeelanda Berrian egingo dute.

Twitterren azaldu dutenez, neurri hau probatzearen arrazoia jendearen arreta 'atsegin dut' kopurutik aldentzen saiatzea da. Hala, Instagramek arreta argazki eta bideongana bideratu nahi du, eta ez igotako edukiak pilatutako bihotz kopuruari. Dirudienez, hartzaileek jasotako 'atsegin dut' kopurua ikusten jarraituko dute, baina beren jarraitzaileek aldiz, ez.

Instagramek hartutako erabaki honek zuzenean kaltetuko ditu hain ezagunak titugun influencerrak. Izan ere, app ospetsuaren errege-erreginek 'atsegin dut' kopuruei esker lortzen dituzte kontratu eta babesleak. Dena den, Instagramek bot-(errobot) arazo larriari aurre egin behar izan dio azkenaldian; hain zuzen, erabiltzaile askok 'atsegin dut' sortak erosten dituzte eta, beraz, puztu egiten dute haien kontuetako arrakasta (erabat faltsua). Esaterako, egun 74 mila profil faltsu omen daude sare sozial honen barruan.

OSASUNA ARRISKUAN

Bestalde, neurri honek erabiltzaile askok jasaten duten presioa arintzeko helburua du. Izan ere, Erresuma Batuko Royal Society for Public Health-ek argitaratutako txosten baten arabera, Instagram da gazteen osasun mentalerako sare sozialik kaltegarriena. Aldi berean, gazteek gehien erabiltzen duten sare soziala ere bada, 24 urte baino gutxiagokoak erabiltzaileen %41 direlarik.