

Secciones
Servicios
Destacamos
dv
Viernes, 12 de enero 2018, 17:12
Astelehenean hasiko da, laugarren urtez, [H]ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen egin ohi dena, "gure izaeran eta kulturan duen presentzia ikusteko, ikasteko, eta gauza guztien gainetik, gozatzeko", antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Jaialdiaren antolakuntza taldeko kide batek hasiko du astebete iraungo duen egitasmoa, Ernesto Prat idazleak hain zuzen, bere 'Telleria eta gero zer?' eleberriarekin. Hirigintza proiektu handia Baztanen txertatzen du bertan, misterioz inguratuz istorio guztia. Arizkungo Liburutegi Beltzean izango da aurkezpena, astelehenean, 19:30ean.
Asteazkenean, hilak 17, Txomin Peillenek hartuko du lekukoa eta autore klasikoen inguruko hizketaldia egin ordez, bere ibilbideaz mintzatuko da Amaiurko Gaztelu elkartean. 'Chinatown'-en txanda ostiralean helduko da, urteroko film emanaldiarena. Roman Polanskiren pieza da, 1974koa.
Asteburua ondo osatzen saiatu dira, eta ez dira motz geratu. Larunbatean goizeko hamaikak eta arratsaldeko 20:00ak bitartean iraungo du egitasmoak. Lehenengo, mahai ingurua Arantxa Iturbek gidatuta, Iratxe Fresneda EHUko irakaslea eta Irati Jimenez idazleak lagunduta. 'Beltzaren estereotipoak literaturatik ikusentzunezkoetara' du izenburu.
Arratsaldean, Jon Arretxeren 'Arrutiren banda', Pierre Maestroren 'Bihotz ebatsiak' eta Jon Anduezaren 'Danba!' eleberriak aurkeztuko dituzte, baita 'Morbus operandi' antzezlanaren gidoia ere.
Iganderako, kontakizun antzeztua egingo dute Anizen, Iruritako jauregiarten 'Hama(h)iru ate' ikuskizuna egingo dute (19:00etan), Joseba Sarrionandia eta Mitxel Sarasketak beste idazle batzuek idatzitako umore beltzezko testuekin, euskarara itzulita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.