Borrar

Aste-bukaera heldu bezala bertsoak ere Bizkaian dira

J. A.

Ostirala, 31 urria 2025, 12:20

Comenta

Aste-bukaera heltzearekin batera ia astero bertsoek Bizkaia bere egin dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hasi zenetik. Lehenik udaberriko sailkapen fasean izan zen, udan plazaz plaza antolatutako saioekin eta udazkena gerturatzearekin txapela bilako azken fasearekin. Nola ez, honetan ez da ezberdin izango eta azaroaren 2an, igandean, arratsaldeko 17:00etan hasiko dira kantuan Abadiñoko Probalekuan. Igandeko saiorako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta igandean bertan geratuko balira Probalekuko txarteldegian salduko dira, 16:30etik aurrera.

2025eko lehiako finalaurrekoetako bigarren saioa izango da eta, orain arte bezala, sei bertsolari ariko dira kantuan: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Enare Muniategi Etxabe, Gorka Pagonabarraga Agorria, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor. Irabazlea zuzenean sailkatuko da.

Saioan gai jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea arituko da, eta epaile, ostera, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, pasa den astean Aitor Bizkarrak lortu bezala, eta gainerako bertsolariek fasea amaitu arte itxaron beharko dute puntuazio hurrenkeraren arabera jakiteko sailkatuko diren ala ez.

Lehen bueltako hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da eta bertan jardungo dute Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek.

Hiru finalaurrekoetan lehian arituko diren hemezortzi bertsolarietaik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko dutenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aste-bukaera heldu bezala bertsoak ere Bizkaian dira

Aste-bukaera heldu bezala bertsoak ere Bizkaian dira