Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Joxean Artze 1996ko irudian Postigo
Hitzez eta hotsez osatutako bizitza

Hitzez eta hotsez osatutako bizitza

Usurbilen jaio eta hil da Joxean Artze euskal poeta. Idazlea baino gehiago izan zen, hala ere

dv

Viernes, 12 de enero 2018, 11:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Usurbilen jaio eta hil da Joxean Artze euskal poeta. Idazlea baino gehiago izan zen, hala ere. Txalapartari trebea zen, bere anai Jexuxekin batera (2002an zendua). Kultur giroan mugitu izan ziren biak ala biak, txalapartari biko modura lehenik, eta Ez Dok Amairu (EDA) taldeko sortzaile eta kide modura ondoren.

Ez Dok Amairu taldeko kideak 1970ean. Joxean Artze, behean, bigarren ezkerretik hasita.
Imagen principal - Ez Dok Amairu taldeko kideak 1970ean. Joxean Artze, behean, bigarren ezkerretik hasita.

60ko hamarkadan euskal kultura biziberritu zuten pertsonetako bat izan zen Artze, bere anaiarekin eta EDAko gainontzeko kideekin batera. Plazaz plaza ibili ziren, besteak beste, Koldo Antero txistularia, Julian Beraetxe, Mari Jose Fernandez Etxabe eta Itziar Maritxalar 'Oskarbi' taldeko kideak, Nekane Oiarbide, Mikel Laboa, Jose Angel Irigaray, Jose Mari Zabala, Benito Lertxundi, Xabier Lete edota Lourdes Iriondo artista ezagunak.

Eta gero, Ikimilikiliklik

Ez Dok Amairu taldea desegin eta gero, Artzek ez zion sortzeari utzi. Ikuskizunen diseinatzaile jardun zen, 'Ikimilikiliklik' ikuskizun multimedia ere sortu zuen, gerora beste hainbat erakusketa inspiratu dituen lana, han oinarrituta, Mikel Laboa, Jose Luis Zumeta eta Jose Mari Zabalarekin, 1973tik 1978ra bitarte.

Nazioarteko oihartzuna izan zuen obrak. 1976an Veneziako Bienalean agerrarazi zuten ikuskizuna. Urtebete beranduago, Agustin Gonzalez Aziluk koroan abesteko kantata bat sortu zuen Artzeren 'Arrano beltza' poemaren gainean.

«Poesia plazara, eszenariora eraman duen lehen poeta izan da, eta bizitza literariotik eta eztabaidetatik urrundua egon da beti», dio Koldo Izagirre idazleak, 'XX. mendeko poesia kaierak' bilduman Artzeri eskainitako liburukian.

Bere hamaika olerki liburu, ikuskizun eta diskoez gain, Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak ere idatzi zituen, hala nola; 'Txoriak Txori', 'Gure Bazterrak', 'Ama hil zaigu' eta 'Zaude lasai'.

Hileta bihar egingo dute Usurbilgo parrokian 19:00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios