

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Miércoles, 7 de mayo 2025, 13:20
Alkizako Sormenaren Kabiak bi artistei harrera egiteko ateak irekiko ditu zortzigarrenez. Landa-eremuko sorgune moduan erreferente, hirietatik deszentralizatuta arte-sorkuntza beti sustatuz, ekainaren 5era bitartean aurkeztu ahalko dira mota guztietako proiektu artistikoak: bai arte plastiko eta bisualak, arte eszenikoak, dantza, arkitektura, musika, literatura eta zinemak. Aurkeztutako proiektuek natura eta Alkizako ingurunean erlazioa izatea baloratuko du epaimahaiak.
Ostean, ohi bezala, hiru asteko egonaldia egiteko beka eskuratuko dute. Hori bai, 2025eko deialdiak berritasun garrantzitsu bat dakar, Alkizako Udalak jakinarazi duenez hautatutako bi proiektuetatik bat 18 eta 35 urte bitarteko gazteei edo talentu berriei zuzendua izango baita. Lete nekazal turismoko apartamentuetan hartuko dute ostatu, eta horrez gain, bakoitzak mila euroko sari bana jasoko du baita herriko artisten aholkularitza ere, ideia egi bihurtu ahal izateko.
Sormenaren Kabia egonaldietan izena emateko epea ekainaren 5a bitartean egongo da irekita. Artistek beren proiektua deskribatzen duen txostena zein material grafikoa aurkeztu beharko dute, baita aurreikusten duten lan-egutegia ere, beren curriculumarekin eta aurkezpen eskutitzarekin batera. Eskaerak Alkizako Udaletxera postaz edota sormenarenkabia@gmail.com helbidera bidali daitezke mezuaren gaian 'Sormenaren Kabia' eta egilearen izen-abizenak jarrita. Oinarri guztiak www.alkiza.eus edo www.fagus-alkiza.eus helbideetan kontsultatu daitezke. Egonaldiak iraila eta azaroa bitartean egingo dira, antolakuntzak deialdian aukeratuak izan diren sortzaileekin adostuko ditu data zehatzak.
Aurreko zazpi urteetan disziplina ezberdinetako sortzaileak egon dira herrian: eskultoreak, argazkilariak, dantzariak, ilustratzaileak, artisauak, bitxigileak edota artista plastikoak. Beste batzuen artean, bertatik igaro dira Txiki Keixeta eskulturgilea, Mirari Errondosoro artista, Laia Varela bitxigilea, MugMus dantza taldea, Miriam Loidi sortzailea, Nagore Legarreta argazkilaria, eta abar.
Alkizako Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean bultzatzen duten egitasmoa da Alkizako Sormenaren Kabia, artea eta natura uztartzea du helburu, eta landa-eremua sorkuntza artistikorako esparru gisa aintzat hartzea sustatzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, ¿una ciudad de quince minutos?
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.