Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
La Faktoria
Artista berrientzako 'Lur' egonaldiak Noaineko Faktorian

Artista berrientzako 'Lur' egonaldiak Noaineko Faktorian

Noain herriko La Faktoria Choreographic Center-ek urriaren 28tik azaroaren 22ra antolaturiko egonaldietan parte hartzeko deialdia irailaren 8 arte gongo da zabalik

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 19 de agosto 2019, 11:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Dantza garaikidea eta arte bizien baitan gutxienez lan luze bat aurkeztu duten eta hazten ari diren konpainia eta taldeei baliabideak eskaintzea da ekimenaren xedea.

Abuztuaren 8tik abian dagoen deialdiak gorabidean dauden artistei bereziki lagungarri zaizkien baldintzak eskaini nahi dizkie; besteak beste, La Faktoriako 2 Estudioaren eta bertako eremu komunen erabilera, zentrotik bost minutura kokatua dagoen bi logeladun apartamentua (garaje plaza eta guzti) eta arte-akonpainamendu, ekoizpen aholkularitza eta tokiko eta nazioarteko sareekin harremanetan laguntza zerbitzuak.

Hautatutako proiektua burutuko duten artistek egonaldien amaieran proposamenaren aurkezpen publikoa egiteko konpromisoa hartzen dute. Era berean, zentroak hala erabakiz gero, irabazleek aste batez bina orduko klasea emango diete nazioarteko prestakuntzako ikasleei (betiere, La Faktoriak klase horiek programan pedagogikoki txertatzen direla irizten badu).

Gainera, zentroaren ikusgarritasuna hedatzeko xedez, hautatuek haien materialak beste profesionalekin elkarbanatuko dituzte, haiekin elkarrizketatuko dira eta haien sormen prozesua irudikatzen duten hainbat argazki partekatuko ditu La Faktoriarekin, hautatua izatera eraman duen proiektuaren aurkezpen-bideo batekin batera. Informazio guztia elkartearen egoitza elektronikoan aurki daiteke.

La Faktoria

La Faktoria dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sorkuntza, ikerketa eta heziketa eskaintzen duen nazioarteko zentro bat da.

Batetik, klaseak, lantegiak eta laborategiak antolatzen ditu, dantza garaikideari makina bat teknika eta begirada zabala ematen dioten nazioarteko erreferentziazko koreografoekin eta irakasleekin.

Bestetik, ikerketarako eta sormenerako proposamenak sortzeko gunea eta sostengua eskaintzen ditu. Ekimenaren zutabeak honakoak dira: lanbide-prestakuntza, egoitza artistikoak eta ikerketarako laborategiak. Denak independenteak diren arren, besteekiko sinergian dihardute.

La Faktoriaren iritziz, erkidego bat gizarte-arloan garatuko bada, ezinbestekoa da kultura eta artea garatzea. Horregatik, Nafarroatik kalitateko arte-prestakuntza bat emateko helburuarekin sortu zen, ikuspegi profesional batekin. La Faktoriak dantza ardatz izanen duen sormen garaikidea piztuko duen plataforma izan nahi du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios