Borrar
Arrateko gainean, esprinta Gure Zirkuarentzat

Arrateko gainean, esprinta Gure Zirkuarentzat

Zortzigarren dneboraldiko «3. etapa» ekainaren 20tik uztailaren 5era izango da Eibarren

J. A.

Jueves, 8 de mayo 2025, 14:29

Zer ez du lortu Gure Zirkuak karpa 2017an altxa zuenetik? Euskarazko zirkua? Egina, erantzun zuen Iker Galartzak. Arrakastatsua eta kalitateko handikoa izatea? Izerdi eta lan eskergarekin bermatu du lantaldeak. Haur zein heldu emozionatzea? Erraz. Eta ez soilik Tolosan, etxean. Urtez urte, denboraldiz denboraldi herri, hiri, lurralde eta eremu guztietan utzi du bere magia, barreen oihartzuna eta poza. Hori dena gutxi ez, «Lehen Mailako» portuei heldu diete gogoz, ekainaren 20tik aurrera Arraten izango baita uztailaren 5a arte.

«1. mailako mendatea igoko du aurten! 11 emanaldi Arrateko gainean. 8. birako 3. etapa Gipuzkoan «jokatuko» dugu; Gure Zirkua lehen aldiz, Eibarren!», dio sareetan zabaldutako mezuak. Zehazki ekainaren 20an 19:00etan, 21ean 12:00etan, 22an 19:00etan, 26an 19:00etan, 27an 19:00etan, 28an 12:00etan eta 19:00etan, 29an 19:00etan, uztailaren 4an 19:00etan, 5ean 12:00etan eta 19:00etan izango dira emanaldiak. Sarrerak jada salgai dira https://www.gurezirkua.eus webgunean.

Bere sorreratik izan du Gure Zirkuak karpak ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua, diote. «Baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere» eta «ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du», gaineratu dute. Hala ere, oraindik ere bada zapaldu ez duen euskal herrialderen bat. Ziur zorra hurrengo etapetan edota denboraldietan kitatuko dutela.

Iker Galartza eta bere tropa ezagututa hobe erronkarik ez botatzea. Ez bai, baina galduko dela jakinik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrateko gainean, esprinta Gure Zirkuarentzat