Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia lantzeko ipuin-diskoa
'Zerua Lapurtu dute!'

Argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia lantzeko ipuin-diskoa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek eta Aranzadik 'Zerua Lapurtu dute!' ondu dute elkarlanean

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 4 de enero 2025, 17:11

Argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea helburu duen «haurrei eta familiei zuzenduriko» 'Zerua Lapurtu dute!' ipuin-disko ilustratua aurkeztu dute larunbat honetan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Abenturan ez dira bakarrik izan, bidaide izan baitute Birtxi farozainaren pertsonaia, Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak «ahotsa eta arima» eman dion pertsonaia.

Leire Bilbaok idatzitako ipuina Karmele Gorroñok (Irrimarra) ilustratu du eta Xabier Zabala musikariak sortu eta moldatu ditu abestiak diskorako. Aurkezpen ekitaldia Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egin da eta erabakiak bi helburu zituen. Batetik, zita aprobetxatzea ostean Bilbaok proiektu honetarako espresuki sortutako lau kantuetatik hiruren bideoklipa haurren laguntzaz grabatzeko. Zehazki 'Altxa burua', 'Nanoplaneta', 'Piztu iluna' eta 'Ipurtargia' dira abestiak eta lehen hiruek izango dute ikus-entzunezkoa.

Haurren protagonismoa ez da larunbat honetan amaituko. Aranzadiko astronomia sailetik zerua «eremu natural eta ondare kultural» bezala aldarrikatu dute hainbatetan eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin izandako ekarpenaren bitartez proiektua gizarteratzen eta belaunaldi berriengana heltzen, baita euren guraso eta hezitzaileengana, «aurrerapausoa» eman nahi dute. Horregatik du ere formatu «dinamiko eta erakargarria». Era berean, esperientzia osatu eta nahi duenak sakondu ahal dezan material didaktikoa ere aurki daiteke ipuinaren atzealdean txertatutako QR kodean. Honek https://zerualapurtudute.aranzadi.eus/ webgunera eramango du erabiltzailea, Katxiporretak eta Aranzadik elkarlanean hornituko dutena.

Bestetik, Albaola hautatu dute Itsas Kultur Faktorian nabigazioarekin «oso lotua» dagoelako. «San Juan baleontziak ozeanoak zeharkatzen zituenean munduaren beste puntaraino joateko, zerua zeukaten mapa, zerura begira orientatzen ziren euskal arrantzaleak mendeetan zehar. Zerua jakinduria zen, baita itsasgizon eta emakumeentzat ere, eta horretan Albaola erreferente da», azpimarratu dute.

Urte luzetan bertako boluntarioa izan da Garcia. Azaldu dutenez, txikitan, amonarekin batera, Faro de la plata delakotik aitonaren arrantza-ontzia noiz helduko zain egoten ziren eta arrantza egitetik iristen zenean korrika batean jaisten omen zen portura deskargatzen laguntzera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Argi kutsadura, pantailen erabilera eta natura zaintzearen garrantzia lantzeko ipuin-diskoa