Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Mailu bizia' antzezlan laburra estreinatu dute Oier Guillanek eta Iñaki Ziarrustak. EUSKALTZAINDIA
Arestiren eta 'euskaltzale autodidakten' garaiak izan dituzte gogoan Bilbon

Arestiren eta 'euskaltzale autodidakten' garaiak izan dituzte gogoan Bilbon

«Aresti geure-geurea da, eta batuaren alde sutsuki egin zuen», adierazi du Andres Urrutia euskaltzainburuak

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabriel Arestik bizi izan zituen garaiak gogoratu dira ostiral goiz honetan Bilboko Plaza Barrian, Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatutako saioan. Batez ere, euskalgintzan erabakigarriak izan ziren iragan mendeko 60ko eta 70ko hamarkadak izan dira gogoan. Gainera, 'Mailu bizia' antzezlan laburra estreinatu dute Oier Guillanek eta Iñaki Ziarrustak.

Euskaltzaindiak ohar baten bidez gogora ekarri duenez, «orduko hartan, gazte belaunaldi batek hartu zien lekukoa garai bateko idazle eta kulturgileei; inguruabar horretan sortu ziren, besteak beste, gau-eskolak, ikastolen mugimendua, Anaitasuna aldizkaria, Lur argitaletxea, Ez Dok Amairu, Gaur, Emen, Orain eta Danok taldeak... Sasoi horretan antolatu zen, baita, Euskaltzaindiaren 1968ko Arantzazuko biltzarra, 1964an Baionan egin zenaren segida historikoa».

Andres Urrutiaeuskaltzainburuak adierazi duenez, «Aresti geure-geurea da, eta batuaren alde sutsuki egin zuen. Horretan jarraitzen du Euskaltzaindiak, denon hizkuntza bultzatu eta indartu nahian, euskal gizarteari zerbitzua eskaini nahian, bizkor eta zorrotz. Etorkizunean ere horretan agortuko ditugu indarrak, Arestik berak egin zuen legez».

Gabriel Arestik berta-bertatik bizi izan zituen gertakari horiek, eta «giro berriaz blaitu zen; blaitu bakarrik ez, bera izan baitzen suspertze prozesu horren eragileetako bat». Ia hutsetik abiatuta, gainera. Jose Ramon Etxebarria ingeniari eta idazleak gogoratu bezala, «halabeharrez autodidaktak izan ginen frankismoan hazitako euskaltzaleok, Aresti bera bezala. Nik Anaitasuna aldizkariaren bidez ikasi nuen hiztegia, Imanol Berriatuaren eskutik...».

Arestiren orduko ahaleginak azpimarratzeaz gain, euskal kulturaren abantean parte hartu zutenen lana gogoratu da jardunaldian. Bertan izan dira, besteak beste, Xabier Kintana, Maite Idirin, Jokin Apalategi, Arantza Garmendia, Iñaki Zarraoa, Jose Ramon Etxebarria, Iñaki Aldekoa eta Kepa Martinez de Lagos.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios