Arestiren 'doblea'

1. Plazido Mujika 2. 'Zeleta' 3. P. Lafitte 4. L. Villasante 5. Imanol Berriatua 6. M. Lekuona 7. A. Mª Labaien 8. Jose. A. Arkotxa 9. Julita Berrojalbiz 10. Balendin Aurre-Apraiz 11. Eufronio Agirre 12. Pedro Mari Iriondo (?) 13. K. Mitxelena 14. Jose Luis Zurutuza 15. K. Etxenagusia 16. Andoni Amutxategi 17. Anbrosio Zatarain 18. Aita Julian Igorrekoa 19. Balendin Lasuen 20. Bittor Arozena 21. Juan M. Lekuona 22. Jose Mari Allur 23. I. Sarasola 24. M. Zarate 25. Julene Azpeitia 26. Isidro Baztarrika 27. P. Altuna 28. Basilio Bergara 29. Pertika (semea) 30. Gabriel Intxauraundieta 31. Josu Oregi 32. Oskillaso 33. P. Xarritton 34. Eusebio Osa 35. Iñaki Beristain 36. J.M. Torrealdai 37. E. Larre 38. R. Saizarbitoria 39. R. Arregi 40. Patri Urkizu 41. Libe Altuna 42. J. San Martin 43. Pedro Berrondo 44. Miren Goñi 45. Gregorio Andueza 'Aita Juan Zumarragakoa'./
1. Plazido Mujika 2. 'Zeleta' 3. P. Lafitte 4. L. Villasante 5. Imanol Berriatua 6. M. Lekuona 7. A. Mª Labaien 8. Jose. A. Arkotxa 9. Julita Berrojalbiz 10. Balendin Aurre-Apraiz 11. Eufronio Agirre 12. Pedro Mari Iriondo (?) 13. K. Mitxelena 14. Jose Luis Zurutuza 15. K. Etxenagusia 16. Andoni Amutxategi 17. Anbrosio Zatarain 18. Aita Julian Igorrekoa 19. Balendin Lasuen 20. Bittor Arozena 21. Juan M. Lekuona 22. Jose Mari Allur 23. I. Sarasola 24. M. Zarate 25. Julene Azpeitia 26. Isidro Baztarrika 27. P. Altuna 28. Basilio Bergara 29. Pertika (semea) 30. Gabriel Intxauraundieta 31. Josu Oregi 32. Oskillaso 33. P. Xarritton 34. Eusebio Osa 35. Iñaki Beristain 36. J.M. Torrealdai 37. E. Larre 38. R. Saizarbitoria 39. R. Arregi 40. Patri Urkizu 41. Libe Altuna 42. J. San Martin 43. Pedro Berrondo 44. Miren Goñi 45. Gregorio Andueza 'Aita Juan Zumarragakoa'.

Batzuen eta besteen lanari esker, ari da argitzen nortzuk diren 1968ko Arantzazuko Biltzarreko argazkian azaltzen direnak

FELIX IBARGUTXI

Irailaren 30ean, egunkari honetan, 'Santutegiko iraultza' izenburuko erreportajea publikatu nuen. Arantzazuko 1968ko biltzarraren berri eman nuen bertan. Eta izenburuaren gainean argazki famatua ageri zen, existitzen den bakarra. Zenbaki batzuen laguntzarekin, zenbait aurpegi identifikatuta ageri ziren. Egia esan, lan hori aurretik eginda zegoen eta guk hartu eta berrargitaratu besterik ez genuen egin; 'Bidegileak' bilduman plazaratutako Luis Villasanteren biografiako izen-zerrendaz baliatu ginen. Baina han bazeuden datu batzuk okerrak, eta okerrak zuzentzeko balioko ahal du bigarren erreportaje honek.

Lan berri honetan, Goiena.eus-en publikatutako 'Egindako bidea berreraikitzen' erreportajeko argazkian oinarritu naiz. Eta horko identifikazio-lanaren meritua hiru lagunena da, hirurak historialariak: Jerardo Elortza, Pruden Gartzia eta Antton Ugarte.

Orain, argazkia publikatu ostean niri gertatutako batzuk kontatuko ditut.

Argitara eman eta handik gutxira, Jose Mari Allur izeneko gizon baten mezua: «Zuek Gabriel Aresti esan duzuena ez da Aresti, ni naiz». Nolako ezustea! Zeinek esan Arestik horrelako 'doblea' zeukanik! Allur hura 24 urteko gaztea zen orduan. «Legorretan jaioa naiz, eta 1968 urtean, Gasteizen nenbilen -azaldu dit-. Pisutxo batean bizi ginen lagun-taldetxo bat, apaizgaiak orduan, eta egunero hango apaiztegira (Facultad de Teología del Norte de España) joanez, teologia ikasi nahian. Eusebio Osa ere gurekin bizi zen, hura artean apaiza. Euskararen munduan, zer? Gu Oñatitik joan ginen Gasteizera eta han 'Erein' izeneko aldizkari bat argitaratzen genuen, gure euskara-maila hobetzeko edo trebatzeko sortua».

Gero, Gasteizen, batez ere euskara irakasten jardun zen Allur, eta ondoren Eroskin eta Indaux taldeko enpresa batean, goi-mailako arduradun.

«Esan nahiko nizuke nolako ilusio eta interesarekin jarraitu genuen 1968ko Arantzazuko ba-tzar hura. Gogoan ditut Aita In-tza, Plazido Mujika, Manuel Lekuona e.a, gaurko mutikoek Messiri begiratzen dioten bezala begiratzen genien, eta tartea genuenean eurekin hitz egitera arrimatu ere bai», gaineratu dit Allurrek.

Iñaki Almandoz gizon polifazetikoak ere deitu zidan artikulua plazaratu orduko: «Aizu, Felix, Bitoriano Gandiaga moduan identifikatu duzuen hori ez da Bitoriano, Eusebio Osa da. Eta aldameneko fraide frantziskotar gazte hori Iñaki Beristain da, orain hilabete batzuk hildakoa».

Eskuinaldean, gazteen sailean, lau aurpegi, horietako hiru antz ematen errazak: Rikardo Arregi, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola. Laugarren gazteari aurpegi erdia baino ez zaio ikusten eta orain jakin dugu nor den: Patri Urkizu.

«Ni orduan 22 urteko mutila nintzen eta Koldo Mitxelenak esanda joan nintzen Arantzazura -esan dit Urkizuk-. Ni Salamancan ari nintzen Filologia Erromanikoko laugarren kurtsoa egiten. Gazteok batasunaren alde geunden eta gogoratzen naiz nik esan nuela batasunaren sistemak «ekonomikoa eta errentagarria izan behar zuela». Ez nintzen asko jabetzen gauzak zertan ziren; Mitxelenak txostena pasa zigun eta itxura ona hartu genion».

Patri Urkizu hasia zen ipuinak idazten eta Miguel de Unamuno sariketara bidali zuen. Ez zen Gabriel Arestiren oso gustukoa gertatu. «Gogoratzen naiz nola esan zidan ez izateko hain abertzalea. Eta gogoratzen naiz, baita ere, nola Aingeru Irigarayk esan zigun Aresti zela, Bizkaian hasi eta Zuberoan bukatuz, idazle errazena, ulergarriena».

Gerora jakin ahal izan dut, Joxerra Garziaren bidez, Aita Julian Igorreko kaputxinoaren aldamenean dagoen gizona ere kaputxinoa dela: Zumarragako Elgarresta baserrian 1911n jaiotako Gregorio Andueza, eliz goitizenez Aita Juan Zumarragakoa. 1936ko gerra ostean Argentinako misioetara bidali zuten -beste kaputxino euskaltzale batzuk bezala- eta Arantzazuko biltzarrera azaldu zenean Ameriketatik etorri berria zen. 2001ean hil zen.

Baina datu hori nolatan zekien Joxerra Garziak? Zumarragako lagun batzuek esan ziotelako: Angel Mendiak eta beronen emazte Lali Madina Anduezak. Emakume hau gure pasionistaren iloba izaki...

Eta bukatzen hasteko, beharbada jakin nahiko duzue nor den argazkiko moja hori. Libe Iñese Altuna (Bilbo, 1916) andereño ari zen 1936ko gerra aurretik, Mundakako ikastolan. Ipar Euskal Herrira alde egin zuen eta, handik itzulita, Berrizko Mesedetako mojen komentuan sartu zen. Gero Bilbon, Begoñazpi ikastolako zuzendari ibili zen. Azken urteak Markinako Mesedetakoen komentuan eman zituen.

Temas

Euskera