Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko argazkia. Igartubeiti Baserri Museoa
Igartubeiti eta Kutxa Ekoguneak kontakizun laburren lehiaketa martxan jarri dute

Igartubeiti eta Kutxa Ekoguneak kontakizun laburren lehiaketa martxan jarri dute

Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu 'Areago. Istorioak belarrietara' deialdiak

el diario vasco

Martes, 23 de abril 2019, 12:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igartubeiti Museoak eta Kutxaekoguneak 'Areago. Istorioak belarrietara' V. Kontakizun Laburren Lehiaketaren deialdia jarri dute martxan. Idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, haur ipuinen generoa bultzatuz. Gainera, «egitasmoak kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede», azaldu dute egitasmoaren antzolatzaileek.

2019ko deialdirako aukeratutako gaia baserria eta paisaia da. Kontakizunak euskaraz idatziak izan behar dute, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak eta gutxienezko 2 orritako eta gehienezko 3 orritako luzapena izatea —1.000 hitz gutxigorabehera—.

Antolatzaileen arabera, «etorkizuneko paisaiari begira, baserriak gizakiaren eta natur-paisaiaren arteko ezinbesteko zubia izaten jarraitzen du. Eta mendeetan zehar baserrietan bilduriko jakintza guzti hori gaur egun gure herri eta hiri inguruneetan dauden baratze ekologikoetan ikus dezakegu, ingurunearekiko jarduera jasangarri modura». Beraz, «hortxe dauzkagu gure baserri zaharren aztarnak gaurko paisaia berrietan». Horregatik, hauek dira, besteak beste, lehiaketako kontakizunetan jorratu daitezkeen arloetako batzuk

Hiru sari banatuko dira: lehen saria 450 euro, bigarrena 250 euro eta hirugarrena nekazaletxe batean egonaldia. Ekainaren 14an amaituko da kontakizunak jasotzeko epea.

Parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa posta elektronikoz (igartubeiti@gipuzkoa.eus) edo arruntez bidali daiteke 2019ko ekainak 14ko 19:00ak baino lehen, ondorengo helbidera:

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Igartubeiti Baserri Museoaren webgunera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios