Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Arantzazuko beirateen egilea, Alvarez de Eulate, bere estudioan
Badator berriz ere 'Xavier Álvarez de Eulate' pintura-lehiaketa

Badator berriz ere 'Xavier Álvarez de Eulate' pintura-lehiaketa

Datorren larunbatean, irailaren 16an, marrazki lehiaketa egingo dute Arantzazuko Basilikako beirateen egile den margolari frantziskotarraren omenez

DV

Donostia

Martes, 12 de septiembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbatean, irailaren 16an, Arantzazuk 'Xavier Álvarez de Eulate' Pintura-Lehiaketako bosgarren ekitaldia hartuko du Arantzazuko Basilikako beirateen egile den margolari frantziskotarraren omenez eta zor zaion ospea lortu dezan laguntzeko asmoz, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak sortu zuten aire zabalean egindako pintura azkarreko lehiaketako bosgarren ekitaldia da aurtengoa Xavier Álvarez de Eulateren (Donostia, 1919 - Bermeo, 2012) ibilbide artistikoa aintzat hartzea eta egindako lanari omenaldia egitea izango da datorren irailaren 16an, larunbata, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak aurten bosgarrenez antolatu duten pintura-lehiaketako xedea.

Lehiaketa hau kokatu behar da ordenak eman duen pintore onenetarikoari gorazarre egiteko Arantzazu azken urteetan antolatzen ari den ekintza-programa zabalaren barruan. Beste batzuen artean aipa daitezke Donostiako Santa Mariako Basilikan 2014az geroztik, eta urtero-urtero, kokatu diren erakusketa tematikoak (Aurpegi santuak, Sasia sutan, Agerkunderako espazioak eta Paisaiak) eta erakusketetako bakoitzean ikusgai jarritako artelanekin osatutako bilduma-katalogoa. Ildo berean, Maushaus arkitektura-estudioaren eskutik, haurrentzako lantegiak egin dira Arantzazuko gandiaga Topagunea kultur zentroan belaunaldi berriek ere Álvarez de Eulateri buruz jakin dezaten.

'Xavier Álvarez de Eulate' Pintura-Lehiaketako bosgarren ekitaldian nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, hiru kategoria baitaude: helduena (16 urtetik gorakoak), gazteena (12 eta 16 urte bitartekoak) eta haurrena (11 urte artekoak). Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute, eta teknika librea baliatuz sortutako lan bakarra aurkeztu.

Zigilatzea eta izen-ematea Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira 10.00etatik 12.00etara, eta obrak 16.00etatik 17.00etara entregatu beharko dira leku berean eta sinadurarik gabe. Epaimahaia Edorta Kortadi arte-kritikoak, Xabier Egaña eta Luis Lascurain pintoreek eta Leire Fernadez Arte Ederretan doktoreak osatuko dute. Haiek erabakiko dute nortzuk izango diren irabazleak: helduen kategoriako lehen saridunak 1.500€ eta diploma lortuko ditu, bigarrenak 750€ eta diploma, eta hirugarrenak 400€ eta diploma. Gazteen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren irabazleek pintura-material sorta bana eskuratuko dute.

Lehiaketan saritutako koadroak, nahiz beste denak, ikusgai izango dira urriaren 7tik 29ra bitartean Gandiaga Topagunea kultur zentroan. Erakusketa asteburuetan eta jai-egunetan egongo da zabalik 11.00etatik 14.00etara, eta sarrera doakoa izango da.

Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak datorren irailaren 16an pintura maite duten guztiei lehiaketan parte hartzeko gonbita zabaldu nahi diete, eta publiko orokorrari Arantzazura joatekoa, Arantzazuz eta Álvarez de Eulate artista frantziskotarrari egindako omenaldiaz eta gozatzeko.

Arantzazuko beirateen egilea

Xavier Álvarez de Eulate frantziskotarrak, Arantzazuko Basilikako beirateen egile izateagatik ezagunak, 1950eko hamarkadan bertan behera utzi zituen Madrilgo Arte Ederretako Akademian hasitako ikasketak, "Jorge Oteizaren ondoan ikaskuntza biziagoa izateko". Garai hartan ezagutu zuen eskultorea, berau Arantzazuko Basilika berria dekoratzeko ardura zuen artista-taldeko kide bihurtu zenean. Bere artelana igurazioaren nahiz abstrakzioaren eremuan garatu zen. Urteetan zehar, eta 90. hamarkada amaieran pintatzeari utzi zion arte, garatu zituen serie desberdinentzat, Horizonteak, Sasia sutan, Aurpegi santuak eta Agerkunderako espazioak, besteak beste, formatu txikiko zein handiko lanak egin zituen. Baita mural handiak ere zenbait eliz eraikinentzat.

Azpimarratu beharrekoa da, halaber, beirateen diseinatzaile, gai erlijiosoko eskultore eta ilustratzaile bezala egindako lana. Bere obrek transzendentziako, bakeko eta itxaropeneko zentzua komunikatu nahi izan zuten. Artistak berak adierazitakoaren arabera, bere pintura argiari kolore-akordez egindako akonpainamendu xaloa zen ikuslea goreneko errealitate batera goratzeko: "Ikusten den horretatik ikusezina, baina erreala, denera eraman nahi dut".

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios