
Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Sábado, 1 de marzo 2025, 11:52
Arabako kuadrilletako emakumeen memoria historikoa berreskuratu du Foru Aldundiak 'Arabako emakumeen aztarnak historian' izenburuko argitalpenean, besteak beste, Trebiñuko emakume ehiztari-biltzaileen istorioak, Alaitzako erditze errituak, Arabako Mendialdeko serorak, Aramaioko emagin leinuak, Bastidako maistra errepublikanoak, Laudioko industria langileak eta Añanako emakume gatzgileak bilduz.
Iñaki Gurtubai Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatuak eta Savina Lafita antropologo, ikerketa feministetan aditu eta Errotik erakundeko kideak aurkeztu dute lana ostegun honetan; hain zuzen, erakunde hori arduratu da Arabako ikastetxeetara bidaliko diren materialak lantzeaz.
«Arabako historia kontatu denean gizonezkoen ekarpena azpimarratu izan da, eta ikuspegi horrek emakumeen papera albo batean utzi du hainbat mendez. 'Arabako emakumeen aztarnak historian' lanaren argitalpenaren bidez, Arabako emakumeek mendeetan zehar egindako ekarpenak berreskuratu eta nabarmendu nahi dugu eta, aldi berean, eta emakumeak mendeko plano batean utzi dituzten desberdinkeriak ikusarazi», azaldu du Gurtubaik.
Proiektua Arabako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Planaren (2022-2026) esparruan sortu zen, emakumeak gizartean ez agertzeari aurre egiteko eta kontakizun inklusiboagoa eraikitzeko xedez.
Gurtubairen hitzetan, «ezagutzen dugun historiaren ikuspegia partziala da. Emakumeen lorpenak eta borrokak ezkutatzeaz gain, iraganaz dugun pertzepzioa desitxuratzen du eta oraindik ere emakumeak baloratzeko modua baldintzatzen duten estereotipoak indartzen ditu».
«'Aztarna' horiekin, emakumeek Arabako kuadrilla bakoitzean bizitza sozial, ekonomiko eta kulturalaren hainbat eremutan duten eragina islatzen duten une eta figura gakoak identifikatu ditugu», gaineratu du.
Hala, argitalpenak egiten duen ibilbide historikoa historiaurretik gaur egunera artekoa da: Trebiñuko enklabeko emakume ehiztari-biltzaileak, Erdiaroko damak eta Alaitzako erditze errituak, Arabako Mendialdeko serora, freila eta beatak Behe Erdi Aroan, Aramaioko emagin leinuak, Bastidako maistra errepublikarrak, industriako emakume langileak Laudion, eta Añanako Gatz Haraneko emakume gatzgileak.
Lafitak azaldu duenez, garrantzitsua da «iraganeko emakumeei ahotsa ematea, une bakoitzean dauden genero desberdintasunak kontuan hartuko dituen begirada batekin, horrek ahalbidetzen duelako historia osoagoa, errealagoa eta bidezkoagoa berreraikitzea».
Argitalpena osatzen duten fitxa historikoak komikiekin eta ikus-entzunezko materialekin osatu dira, memoria historikoa erakargarriagoa eta inklusiboagoa izateko, eta, hala, Arabako emakumeek utzitako ondarea pertsona guztiek ezagutu eta baloratu ahal izatea bermatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.