Borrar
Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketaren aurekzpena Gasteizen. Bertsozale.eus
Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa abian da bere zortzigarren edizioan

Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa abian da bere zortzigarren edizioan

Txapelketa formatua izango du baina lehia aurreko fasean 14 bertso egun ospatuko dira

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 26 de enero 2025, 18:48

Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa abian da bere zortzigarren edizioan. 2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan da Arabako bertsolaritzarentzat eta ordutik hona, bi urtean behin antolatu da taldekako ekimen hau. Gasteizko Amaia Zentroan elkartu ziren Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak egitasmoaren aurkezpena egiteko. Inkonstantinkoplan potoz poto (Gasteiz) taldeko Gerezti Unanue eta 4 gara (Lautada) taldeko Aitor Najerak eman zioten hasiera aurkezpenari eta xehetasunak ematen Elkarteko Sustapen arduradun den Egoitz Iradier aritu zen.

2025eko Arabako Kuadrilla artekoak, 2018tik honako Kuadrillarteko edizioei jarraiki txapelketa formatua izango du baina lehia aurreko fasean, 2014 eta 2016ko topaketa ereduari helduz, talde bakoitzak bere herri edo eskualdean Kuadrillako Bertso Eguna antolatuko du. Hala bada, 14 Kuadrillako Bertso Egun burutuko dira Arabako zortzi eskualdeetan, denera hamalau ekimen. Ondoren lau finalaurreko eta finala jokatuko dira.

Taldeak 9-12 lagunez osatuta egongo dira: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, audio grabatzailea, kronikagilea, argazkilaria… 76 lagun bertsotan, 17 epaile lanetan, 21 lagun gai jartzaile lanetan eta beste hamaika laguntzaile.

Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Trebiñu, Añana, Lautada, Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (lau talde).

Apirilaren 5era bitartean

Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, apirilaren 5era bitarte luzatuko da aurtengo edizioa.

Arabar Errioxako Bertso Eguna otsailaren 4an izango da, Oionen (urtarrilaren 22an egitekoa zen baina atzeratu egin da): Gasteizko bertso eguna, otsailak 1, 14 (bi ekimen) eta 20an egingo dira; Araialdeko Bertso Eguna, otsailaren 1ean, Aretan: Gorbeialdekoak, otsailaren 1ean eta 7an Aramaion, 14an Legution eta 21ean Izarran; Lautadako Bertso Eguna otsailaren 7an izango da Agurainen; Añanakoa otsailaren 8an Kuartangon; Mendialdekoa 15ean Lurkoi-Elortzan; eta Trebiñuko Bertso Eguna otsailaren 22an Argantzunen.

Finalerdiei dagokienez, otsailaren 28an eta martxoaren 9an, 15ean eta 23an jokatuko dira Narbaizan, Aramaion, Amurrion eta Gillernan, hurrenez hurren. Eta finala, apirilaren 5ean Gasteizen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa abian da bere zortzigarren edizioan