Borrar
Kamikaz Kolektiboak prestatu du antzezlana
Aniztasun afektibo-sexuala ikastetxeetara eramateko proiektua prestatu dute

Aniztasun afektibo-sexuala ikastetxeetara eramateko proiektua prestatu dute

Kamikaz Kolektiboak antzezlana prestatu du, aniztasun afektibo-sexuala ikastetxe eta bestelako guneetan eskaintzeko. Diru-bilketa kolektiboa ari dira burutzen lana abian jarri ahal izateko

Miércoles, 19 de septiembre 2018, 14:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Käffka' proiektuarekin sexu-aniztasuna orokorrean eta lesbianismoa zehazki, ikasgeletara eramango dituzte 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako proiektuan, antzezlan baten bidez. Crowdfunding bidez ari dira falta zaien dirua biltzen. Hilabetez egin daitezke donazioak.

Produkzioa, lehen bertsiorako behintzat, euskaraz pentsatuta dago. Hainbat erakunde gipuzkoarren diru laguntza eta babesa jaso dituzte, hala nola Foru Aldundi eta Kamikaz Kolektiboarena, baina baita Bilboko Ortzadar LGTB erakundearena ere. Hala ere, nahikoa babes ekonomiko ez dute oraindik, eta nahi duenak diruz lagundu dezake proiektua. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, diru-laguntzek balioko dute «parte hartzen duten profesional guztion lan duina bermatzeko, beharrezkoa den antzezlan bat sortzeko, eta euskal gizarte anitz, begirunetsu, kritiko, ondo hezitako eta aske bat sortzen laguntzeko».

Kamikaz Kolektiboa (Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga eta Miren Gaztañaga) antzerki-konpainiaren obra bost aktorek antzeztuko dute: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibargurenek.

Guztira, 55 minutuko iraupena izango du. Antzezlanak Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartearen ikuskapena eta parte-hartzea izan du, «antzerkiaren hezteko boterea ikusi eta nerabeentzako lesbianismoari buruzko euskal produkziorik ez zegoela jabetzean». Horregatik erabaki zuten 'Käffka' sortzea. Nerabezaroa metamorfosi-etapa bat bezala irudikatu nahi dute, eta nortasuna, norberak eraiki beharreko kontu bezala. Maitasunaren inguruko hausnarketa eragin nahi dute, irudi estereotipatuetatik urrundu, eta harreman positiboen alde jarduteko. Horretarako, «bi emakumezkoen arteko maitasun-harremanaren istorioa identifikagarria» ari dira sortzen.

Norberarentzat zein gizarteko elkarbizitzarako aberasgarria den aniztasun afektibo-sexualean euren nerabeak hezteko interesa duten ikastetxe, kultura-zentro, udal-erakunde eta gune alternatibotan antzeztu nahi dute obra. Aurretik, jasotako laguntzei esker, aurrestreinaldi bat egitea da asmoa, urriaren 10ean, hain zuzen ere diru-bilketarako kanpainaren erdian. Data horren aurretik ekarpenen bat egindakoek bertaratzeko aukera izango dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios