Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Apunte borobilak

Apunte borobilak

«Errealitatea geruzaz geruza biluzteko ahalmena erakusten du, gertakarien benetako izaera azaldu arte»

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 24 de agosto 2019, 11:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Idazle askok eguneroko moduan apunteak hartzeko joera dute, non eguneko gertakariak, pentsamenduak-eta jasota geratzen diren. Beti iruditu zait horrelako dietarioek norberaren kontsumorako izaten dutela zentzua, hau da, beste lan baterako zirriborroak baino ez direla izan behar, edota inori axola ez zaizkion kontu pertsonalak. Salbuespenak salbuespen.

Idazleok horrelako apunteak argitaratzeko erabakia hartzen dutenean, beraz, beren egoa haizatzeko modua ematen du. Salbuespenak daude, ordea. Eta Angel Erroren (Iruñea, 1978) eskutik datorkigun «Lerro etena (2004-2018)» izenburuko idazlana salbuespen horietako bat da.

Hein handian, dietarioen itxura gordetzen da Elkar argitaletxeak plazaratu duen liburu honetan, data zehatzei loturiko atal txikiz osatuta dagoen aldetik. Atalen hurrenkeran, dena dela, data bigarren mailan uzten da, gaiek markatzen baitute testu ezberdinen arteko lotura, kate modukoa sortuz.

Idazlana osatzen duten atal hauetan kontu pertsonalak agertzen dira, eta baita ere literaturari edota arteari buruzkoak, bizipenak, bidaietan ikusi eta pentsatutakoak, eta guztietan idazleak behatzaile fin eta zorrotza dela erakusten du. Errealitateak begietaratzen dituen gauzen aurrean dagoelarik, geruzaz geruza errealitate hori biluzteko ahalmena erakusten du, gertakarien benetako izaera azaldu arte. Jarduera honen ondorioz, poeta onek egiten duten bezala, itxuraz sinpleak diren gertakariak transzenditzen daki unibertsaltasunaren aztarnak nabarmenduz.

Angel Erroren testuek idazlearen kultura zabala ere erakusten dute eta, honela ikusita, irakurleak agian ezagutzen ez dituen lanetara hurbiltzeko gonbidapentzat ere har litzake. Eta ironia da haren lanabes nagusia. Irakurlea zirikatzea gustuko duela nabarmena da liburu honetan, baina haren idazkietan ironia ez da sarkasmoa izatera heltzen, ez da burla bilakatzen, ironia batez ere gure inguruan agertzen diren paradoxak azpimarratzeko bidea da-eta.

Izan ere, ironiarekin batera beste ezaugarri bat ageri da Erroren testuetan: sentimentalkeria baztertzen duen xamurtasuna eta begirada ulerkorra. Hemengo atal asko arazorik gabe poema edo mikroipuintzat har litezke. Eta xumeak badirudite ere, testuok borobilak dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios