Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blanco Leozek irabazi dituzte Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariak
Errok eta Arregik Lawrence Schimelen lana ekarri dute euskarara haurrentzat, eta Blancok, berriz, gazteei zuzendutako Arthur Conan Doyleren liburu bat
Lunes, 14 de noviembre 2022, 15:00
Angel Errok eta Rikardo Arregik haur literatura kategorian eta Aitor Blanco Leozek gazte literatura kategorian lortu dituzte Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariak. Lan irabazle bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu.
Gasteizko Udalak 2002. urtetik antolatzen ditu Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariak, haur eta gazte literaturan euskarara egindako itzulpenik hoberenak aitortzeko. Aurtengoa hemeretzigarrren edizioa izan da.
Bada, Angel Errok eta Rikardo Arregik haur literaturari dagokion kategoriako saria irabazi dute Lawrence Schimelen 'Pronto por la mañana' eta 'No es hora de jugar' lanak itzultzeagatik eta 9.000 euroko saria jasoko dute. La Maleta Ediciones-en eskutik zabaldu dute alegia Shimelen lana euskaraz.
So exciting!
Lawrence Schimel (@lawrenceschimel) November 10, 2021
Got printer proofs for my #rainbowfamilies books illustrated by Elīna Brasliņa.
Forthcoming in German, Polish, Luxembourgish, Basque, and Slovakian translations!
Translated by Jochen Weber, Anna Blasiak, Marc Angel Angel Erro & Rikardo Arregi, & Slavomir Sochor. pic.twitter.com/0XQ7p01elE
Aitor Blanco Leozek gazte litaratura kategoriako saria lortu du Arthur Conan Doyleren 'The memoirs of Sherlock Holmes' lanaren itzulpenagatik.
Aurten 16 lan aurkeztu dira sarietara, zortzi haur literatura kategorian eta beste horrenbeste gazte literatura kategorian. Karlos del Olmok, Nerea Hernandok, Mario Unamunok, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute epaimahaia.
Ohiko diplomez gain, eskuz landutako garaikurrak banatuko dira aurten lehen aldiz, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, oraindik zehazteke dauden orduan eta tokian.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.