Borrar
Aner Peritz, Zintzarria lepoan duela, Kopla Txapelketan. Koplazale Elkartea

Aner Peritz nagusitu da Zarauzko XV. Kopla Txapelketan

Buruz buruzkoan Aitor Bizkarra abadiñarra gainditu ostean eskuratu zuen Zintzarria

Iker Mendia

Astelehena, 25 abendua 2023, 11:16

Comenta

Aner Peritz nagusitu da Zarauzko XV. Kopla Txapelketan, Hiruputzu gaztetxean antolatutako lehenean, buruz burukoan Aitor Bizkarra abadiñarraren aurka aritu ostean. Ohi bezala, bertaratu zen publikoak hartu zuen erabakia eta Zintzarria Peritzentzat izan zen.

Imanol Epelde eta Xabi Aizpurua aritu ziren aurkezle lanetan eta gai jartzaile, eta Peritz eta Bizkarraz gain Oier Aizpurua, Oihana Arana, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu, Alaia Martin, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla eta Etxahun Lekue bertsolariak aritu ziren kantuan. Esan bezala, ofizioka aritu eta kanporaketak gainditu ostean, zarauztarra eta abadiñarra igaro ziren buruz burukora.

Zarauzko Kopla Txapelketa lehen aldiz 2007an antolatu zen eta ordutik urtero izan da lehia Putzuzulo gaztetxean, hura eraitsi zuten arte, 2020an izan ezik, orduan Covid-19a zela-eta ezin izan baitzen jokatu. Aurten izan da Hiruputzu gaztetxe berrian lehiatu den lehena. Urte hauetan Maddalen Arzallus (2007), Igor Elortza (2008, 2015), Julio Soto (2009), Amets Arzallus (2010), Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga (2012, 2013), Gorka Ostolaza 'Potxis' (2014), Andoni Egaña (2016), Aitor Mendiluze (2017), Maialen Lujanbio (2018, 2019) eta Oihana Arana (2021) nagusitu dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aner Peritz nagusitu da Zarauzko XV. Kopla Txapelketan

Aner Peritz nagusitu da Zarauzko XV. Kopla Txapelketan