'Amaren eskuak' filmaren bidaia Kaliforniara

'Amaren eskuak' filmeko fotograma/
'Amaren eskuak' filmeko fotograma

'Latin American, Latinx, and Iberian Film Festival: Women's Voices' festibalean Mireia Gabilondoren 'Amaren eskuak' proiektatu dute, Karmele Jaioren eleberrian oinarritutako filma

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCODonostia

Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) unibertsitatean 'Latin American, Latinx, and Iberian Film Festival: Women's Voices' festibala ari dira egiten. Besteak beste, Mireia Gabilondoren 'Amaren eskuak' (2013) pelikula izan da ikusgai.

Urtero egiten den jaialdi honen zazpigarren edizioa da aurtengoa, eta beste hainbaten artean, Etxepare Euskal Institutuaren babesa du. Euskal zinemagintzaren ordezkari, Karmele Jaioren eleberrian oinarritutako filma eraman dute AEBetara.

Gainera, zuzendaria bera ere Los Angelesen izan da, pelikularen ostean azalpenak eman eta bertaratzen direnekin hitz egiteko. Euskara, gaztelera eta ingelesa darabiltzan film dramatikoa, gaztelerazko azpitituluekin proiektatu dute.

Egitasmo hau martxan jarri izanaren erantzule nagusia Unai Nafarrate irakurlea da, Kaliforniako Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasteko arduraduna. Adierazi duenez, «euskarazko film bat erakutsi nahi nuen, euskaraz idatzia eta antzeztua» eta Mireia Gabilondoren lan bat aukeratu izana ez da kasualitatea: aurtengoan, jaialdiak emakume zinemagileengan jarri du fokua eta hortaz gain, Nafarratek zuzentzen duen Euskal Ikasketen programa berri bat sortu da unibertsitatean. Hau jakitera emateko aukera ezin hobea da film festibala.

Filmean, Nerea protagonistari, ingeles batekin ezkondua eta alaba txiki baten amari, bere bizitzan duen oreka apurra apurtzen zaio ama ospitalera eramaten dutenean, amnesia egoeran. Nerea sintomak lehenago antzeman ez izanagatik errudun sentitzen den bitartean, amaren buruak iraganera bidaiatzen du eta German izeneko marinel batekin izandako maitasun harremana kontatzen dio alabari. Guzti honek, Nereak ezagun ez zituen bere amaren bizitzaren alderdiak azaleratzea ahalbidetuko du.

Temas

Euskera