Amaitzear da 'Gutuberrak' webseriea

Webserieko irudia/
Webserieko irudia

Tonu umoretsuan, XXI. mendeko ohiko gatazkei egin beharko diete aurre transmedia seriean. Amaia Lizarralde, Olatz Beobide, Nerea Arriola, Ioritz Tapia, Ascensión Egaña, Liah Regalado eta Edurne Azkaratek osatzen dute aktore taldea

Abenduaren 6an jarri zituzten ikusgai 'Gutuberrak' euskal webserieko lehen atalak ikusgai sarean. EITB eta Erronka Berriak ekoiztetxeak lagunduta, 'Nomofobikak' webserie sortu zuten lagunek egin dute 'Gutuberrak': Amaia Lizarralde eta Olatz Beobidek, hain zuzen.

Etxegabetze bati nola aurre egin erabakitzeko lanetan ari direla hasten da 'Gutuberrak'. Egunerokotasuneko zalantza eta gorabeherak ardatz, umorez heltzen diote gaurkotasunari protagonistek. Nerea Arriola, Ioritz Tapia, Ascensión Egaña, Liah Regalado eta Edurne Azkaratek osatzen dute aktore taldea.

'Gureak' eta 'Youtuberrak' hitzak nahastuta sortu dute 'Gutuberrak' hitza. Bertan, familia berezia osatzen dute protagonistek. Tonu umoretsuan, XXI. mendeko ohiko gatazkei egin beharko diete aurre, hala nola, pentsio urritasunari edota langabeziari.

Transmedia webseriea

Kritika soziala eta umorea nahastuta, Youtuber bilakatzeko erabakia hartuko dute webserieko protagonistek. Eta hor hasiko da, benetan, istorioa. Izaera transmedia duen webseria da, eta horrek esan nahi du Instagram, Facebook eta Twitter bidez ere jarraitu ahal daitezkeela pertsonaien istorioak.

Webseriea bost aste irauteko diseinatu dute, astean lau atal edo 'klip' sareratuta. Amaitzear da, beraz.

Temas

Euskera