Alizia Iribarren izango da AEKren koordinatzaile nagusi berria

Aurtengo Korrikako irudiak./AEK
Aurtengo Korrikako irudiak. / AEK

Mertxe Mugika (Elorrio, Bizkaia, 1963) ordezkatuko du datorren ikasturtetik aurrera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Urteetan Erriberako AEKren arduraduna izan den Alizia Iribarrenek (Elizondo, Nafarroa, 1976) urriaren 1ean hartuko du Mertxe Mugikaren postua.

Euskalgintzan hedatzen ari den egoera interesgarria nabarmendu du Mugikak, euskaltegietako ikasle kopuruen igoerek eta Euskaraldiaren ondoren sortutako mugimenduak frogatzen duten bezala. Korrika ekimena erakundeek euskararen aldeko politikak indartzeko egin duten saiakeraren eredu gisa aipatu du, «herri gogoa dagoelako».

Izan ere, 2017ko Korrikan euskalgintzako eta erakundeetako ordezkariek elkarrekin kilometro bat egin zutenekoa gogorarazi nahi izan du bere agurreko mezuan: Santiagoko zubia gurutzatu zuten elkarrekin, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga. «Euskararen lekukoa esku batetik bestera nola pasatzen zen ikustea, irudi hura, betiko geratuko zait iltzatuta buruan», txertatu du.

Mugikaren esanetan, elkarlana izango da erronka guztiei aurre egiteko gakoa. Honako hiru erpin hauek aipatu ditu: politika aurrerazaleak, lehenik, «hizkuntza politikak, maiz, nahi baino motelagoak» direla ikusten bai du. Bigarrenik, euskalduntzea: baliabide gehiago eta administrazioa eta lan eremua euskalduntzea eskatu ditu; «zentzu horretan, berandu baino lehen azkartu behar da lana». Eta, hirugarrenik, eskubideak: «hizkuntza eskubideen bermeari dagokionez, oraindik ere ageriko gabeziak ikusten ditut».