Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Alfonbra Magikoa' filmaren azala
'Alfonbra Magikoa' euskaraz ikusi daiteke zinema areto komertzialetan

'Alfonbra Magikoa' euskaraz ikusi daiteke zinema areto komertzialetan

Zinema Euskaraz programak hiru estreinaldi prestatu ditu apirilerako: 'Pikatxu Detektibea', 'Terra Willy' eta 'Alfonbra Magikoa' bera

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 5 de abril 2019, 14:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Alfonbra Magikoa' animaziozko filma euskaraz dago ikusgai ostiral honetatik aurrera, apirilaren 5etik aurrera, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait zinema aretotan. EZAE zinema aretoen sarearekin elkarlanean eta Hiru 3 Umeak katearen laguntzarekin antolatu da Zinema Euskaraz programa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Zineuskadi elkartearen bidez sustatutakoa.

Donostiaz gain, Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Getxon estreinatu da 'Alfonbra Magikoa' filma, eta Lizarra, Lazkao, Eibar, Urduliz, Zalla, Beasain, Derio, Zumarraga eta Azkoitian izango da ikusgai datozen egunetan.

Programaren arduradunek jakinarazi dutenez, filmak Hodja mundua ezagutu nahi duen haur ameslariaren istorioa kontatzen du. Nahi hori ez dator bat bere aitak gauzak ikusteko duen moduarekin, eta aita behin eta berriz ahaleginduko da haurra etxean gera dadin eta jostundegiaz ardura dadin.

Baina Hodja-k aukera bikaina izango du merkatari batek alfonbra hegalaria eskaintzen dionean, Diamante bere biloba txikia Sultanen hiri handitik ekartzearen truke. Hori bai, Sultanek hegazkin hegalaria nahiko du beste edozer gauzaren gainetik eta gauzak zail jarriko dizkio Hodja txikiari.

'Alfonbra Magikoa' filma 'Hodja from Pjort' (1970) haurrentzako liburuan oinarrituta dago eta familia osoarentzako animaziozko filma da. Ole Lund Kirkegaard egile daniarrak idatzita zuen liburua eta KarstenKiilerich zinemagileak zuzendu du filma.

'Terra Willy' eta Pikatxu

Apirilaren 26an, 'Terra Willy' haurrentzako filma estreinatuko dute. Willy espazioko misio batean gurasoekin bidaian doan mutikoa da. Istripu baten ondorioz espazio ontzia suntsitzen denean, Willy larrialdiko kapsula batean espazio ontzitik atera, gurasoengandik aldendu eta aztertu gabeko planeta basati batean hartuko du lur.

Buck izeneko bizirauteko robotarekin eta Flash bere lagun estralurtar berriarekin batera, Willy berriro gurasoekin elkartzeko moduaren bila hasiko da, mundu berri zirraragarri horren sekretuak ezagutzen dituen bitartean.

Halaber, denboraldiko estreinaldirik nagusienetako bat Pokemon filma izango da: 'Pikatxu Detektibea', hain zuzen. Maiatzaren 10ean izango da euskarazko estreinaldi komertziala. «Pikatxu asko aldatu da akzio errealeko lehen filmetik. Hala eta guztiz ere, eta orain 'pika-pika' esaten ez duen arren, zaletu guztiei hainbeste gustatzen zaien karraskari hori alaia izaten jarraitzen du», adierazi dute antolatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios