Borrar
Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Alaitz Rekondok jantziko dio txapela garaileari

Saats Karasatorre eta Sarai Robles estreinakoz arituko dira, Saioa Alkaiza bigarrenex txapela defentsan eta zortzikotea osatuko dute Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto eta Xabat Illarregik

I. M.

Larunbata, 25 azaroa 2023, 11:28

Comenta

Urriaren 7an Iruritan hasitako bidea bere helmugara iristear da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Baztanen abiatu eta Vianatik, Uhartetik, Leitzatik, Altsasutik, Agoiztik eta Lesakatik pasa ostean, Eneko Lazkoz, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Saats Karasatorre, Saioa Alkaiza, Sarai Robles eta Xabat Illarregi ariko dira kantuan abenduaren 2ko finalean Anaitasuna Kiroldegian eta horien artean izango da Alaitz Rekondo lesakarrak txapela jantziko diona.

Oholtzan kantuan arituko direnen artean bi dira lehen aldiz final batean parte hartuko dutenak, Karasatorre eta Robles. Bestetik Sotok hamaikagarren finala du, Lazkozek zortzigarrena, hirugarrena eta Illarregi anaiek, eta bigarrena Sanjurjok eta Alkaizak. Hain zuzen, 2021eko finalean garaile izan zenak. Sotok berriz, bost txapela ditu irabazita (2010, 2011, 2015, 2017 eta 2019an).

Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak azpimarratu bezala bi hilabetetan, «bertsogintza hona eta hara» hedatu ditu txapelketak, eta «harekin batera, euskara bera eta euskarazko kultur sorkuntza herrialdean barna» zabaldu ditu egitasmoak. Bide horretan, 1.700 lagunek egin dute bat txapelketarekin, eta 2.000tik gora espero dira finalean.

Lesakan eta Nafarroan zer esana eman zuen bertso belaunaldiko kidea da Alaitz Rekondo. Bertsolaria izandakoa eta oraindik ere bertsoaren grina barruan duena, nahiz eta azken urtetan gai-jartzaile lanetan aritu den, bai plazaz plaza eta baita txapelketetan ere.

Bertso plazetatik pixka bat urrundu zenean hasi zen gai jartzen, hasieran intuizioz saioak prestatuz eta ondotik txapelketetan. Gero hasi zen Nafarroako eta Txapelketa Nagusietako gai-jartzaile taldeetan aurkezle; eta lan horiei buruz ere arituko dira solasean Alaitz eta Mirari.

Alaitz Rekondoren bertso ibilbidean beste lan bat ere bada azpimarratzekoa, azken 12 urtean Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan baita. Manolo Arozenaren eskutik hartu zuen lekukoa, eta urtarrilean utzi zuen kargua; baina ez da askorik urrundu, Zuzendaritza Taldeko kidea izaten jarraitzen baitu. 12 urte hauek nolakoak izan diren eta Nafarroako bertsolaritzaren osasunari buruz ere mintzatuko dira.

Hala, Hitzetik Hortzerak saio berezia egingo du lehiari begira larunbat honetan, 21:00etan, ETB1en.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alaitz Rekondok jantziko dio txapela garaileari

Alaitz Rekondok jantziko dio txapela garaileari