Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
ElCorreo
Aitor Mendizabalen hontzi-hondar eta itsas hondoak Biarritzen ikusgai

Aitor Mendizabalen hontzi-hondar eta itsas hondoak Biarritzen ikusgai

Jatorri donostiarra duen eskultore venezuelarrak bere itsas hondoko mundua erakusten digu Biarritzen, irailaren 13a bitarte

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 2 de septiembre 2019, 15:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Ez zazu inoiz ezer espero eternitatean baino, bere bizian pentsatzen lan egiten duen gizakiaz». Aitor Mendizabal artistak Lucien Durosoir bibolin jole eta konpositorearen omenez Belus herrian egindako eskultura kubistan idatzi zuen Antoine de Saint Exupéry-ren esaldi famatu eta eder hori.

Caracasen jaio zen Mendizabal, 1949 urtean, familiak jatorria Donostian bazuen ere. Ikasketak Erroman egin zituen Mendizabalek, lehen lanetan erabilitako Carrarako marmolak eta bere ibilbide guztian zehar italiar estiloko estetikaren eraginak baieztatzen duen moduan.

Orain Bèlus, Landetan, bizileku duen artistak modu ezin hobean jokatu du beti euskal kostaldeko itsas munduarekin. Oraingoan, «Ontzi-hondar eta itsas hondoak» ikuskizuna antolatu du Biarritzeko Anne Broitman arte galerian. Urdin argi kolorezko zipriztinak ditu bere itsas-mundu dinamikoak, tinta beltzez margoturiko pintzelkada trebeek osatzen dituzten ontzi-hondar eskultorikoak margo espresionisten gainean azaleratzen direlarik.

Uraren ibilbideak izkutatzen duen mundu sektretua erakusten digu Mendizabalek, horrek gordetzen dituen hamaika misterio historiko azaleratuz. Biarritzeko biztanleak gogoan izango dute, agian, 'Kneworth' hontzi-hondarra eta bere erliebe ederra, zuloz, makilez, burni nahastuez eta arrakalaz beterik dagoena. 1930 urtean hondoratu zen ontzia ez da bakarra, baina; 1962 urtean galdutako «Cruz Segundo» bakailao hontzia, 33 metroko luzera duena hain zuzen ere, ezaguna da ondo.

Aitor Mendizabalen fantasiazko munduak irudimena pizteaz gain kutsadurak ozeanoetan eragin dezakeen kalteaz ohartarazi nahi du. Biarritzeko Anne Broitman galerian (8, rue Gambetta) ikusgai egongo da irailaren 13a arte, 10:30etatik 13:00etara goizez, eta 15:00etatik 19:00etara arratsaldez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios