Borrar

Aieten eskainiko du 'Emozioetatik marrazketara' erakusketara 72kilos artistak

Óscar Alonso bilbotar idazle eta ilustratzaileak gure egunerokotasunean jazotako gertakariak laburbiltzen ditu marrazkietan

DV

Ostirala, 31 urria 2025, 12:20

Comenta

Donostia Kulturak urtero antolatzen duen Literaktum jaialdiaren baitan, Aiete Kultur Etxeak 72kilos marrazkigilearen Emozioetatik marrazketara erakusketa antolatu du. 72Kilos ezizenaren atzean Óscar Alonso bilbotar idazle eta ilustratzailea dago; bere marrazkietan gure egunerokotasunean jazotako gertakariak laburbiltzen ditu. Trazu sinple baina sakonarekin emozio unibertsalak, eguneroko pentsamenduak eta milaka pertsonarekin konektatzen duten hausnarketa txikiak atzematen ditu. Bere biñetek ispilu intimo gisa funtzionatzen dute, non geure burua ezagutzeko eta lagun sentitzeko.

Erakusketa urriaren 30etik abenduaren 14ra izango da ikusgai, astelehen eta jaiegunetan izan ezik, orduan itxita izango baitira Aieteko Kultur Etxekoa ateak. Gainerako egunetan, asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:30era; larunbatetan tarte bikoitzean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eta igandetan 10:00etatik 14:00etara bisitatu ahalko da.

Literaktum jaialdiak publiko ezberdinengana iristeko hausnarketa gunea izan nahi du, aldaketa eta kultura digitalaren garaiotan komunikazio kanal eta adierazpen modu berriekin konektatzeko. Horregatik aukeratu eta ekoitzi dira Aieten 72kilo-ren berrogei ilustrazio hauek, espresio berriaren abangoardian dagoen artista.

Gaur egun, bera bezalako ilustratzaileek bideak irekitzen dituzte, erreferente eta arrakastaren adibide bihurtuz. Teknologia berrien ahalmen sortzailea eta komunikatiboa aztertzen dute, kanal irisgarrien bidez, eta, horregatik, Literaktumek formatu horien erakusleihoa da, hitzaren eta marrazkiaren inguruan sortzen ari diren forma berriak jasotzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aieten eskainiko du 'Emozioetatik marrazketara' erakusketara 72kilos artistak

Aieten eskainiko du 'Emozioetatik marrazketara' erakusketara 72kilos artistak