

Secciones
Servicios
Destacamos
«Badago harrobia eta zainduz gero fruituak eman ditzake». Hala labur daiteke Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren bitartez antolatutako ikerketa-sarien funtsa. Honek euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzea du helburua, baita «ikertzeko gaitasuna eta gogoa erakusten duten gazteei bidea egiteko aukerak irekitzen asmatzen» laguntzea ere. Hala azaldu du agerraldian Jon Sarasua zuzendariak. Harekin izan da Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia. Bi ildo nagusi ditu deialdiak.
Batetik, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko hamar gradu- eta master-amaierako lan sarituko dira, bakoitzari 1.500 euroko zenbatekoa emanda. Euskaltzaindiak azpimarratu bezala iaz baino bi sari gehiago izango dira. Gradu- eta master-amaierako lanei dagokionez, deialdira aurkeztu daitezkeen egitasmoak 2024-2025 ikasturtean defendatuko diren lanenak izango dira, eta lanen egitasmoak PDF formatuan eta e-postaz bidali beharko dira ondoko helbide elektronikora: mintzola@euskaltzaindia.eus. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea 2025eko apirilaren 30era artekoa izango da (hautatutako ikerketa-lanak eginda entregatu beharko dira 2025eko irailaren 30a baino lehen).
Bestetik, ikerketa-lan monografikoak hartuko dira kontuan eta bi sari banatuko dira, bakoitza 3.000 eurokoa. Ikerketa-lanei dagokionez, deialdi honetan ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Lanen proiektuak bakarka edo taldean aurkeztu daitezke. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. Eskaerak eta lanen egitasmoak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 31ra artekoa izango da (hautatutako ikerketa-lanak eginda entregatu beharko dira 2026ko otsailaren 27a baino lehen).
Kasu batean zein bestean ahozko jardunari buruzko zazpi ikerketa-lerro lehenesten dira: Eguneroko hizkera: ezaugarriak; Eguneroko hizkera euskal komunitatean: corpusaren osaketa, mapak eta diagnostikoa; Gaztelania eta frantsesarekiko desoreka euskal gazteen eguneroko hizkerarako adierazkortasunean. Faktore horren eragina hizkuntza-hautuan; Hezkuntza araututik eta arautu gabeko hezkuntza edo aisialdi antolatutik eguneroko hizkerarako adierazkortasun-baliabideak sustatzeko bideak eta tresnak; Hedabideetatik eguneroko hizkerarako baliabideak sustatzeko bideak eta tresnak; Euskalkiak eta estandarra ahozko hizkeraren funtzioetan: jardunbideen azterketa eta jarraibide batzuk sortzeko oinarriak; eta Hitanoaren diagnostikoa eta hikako moldearen erabilera sustatzeko bideak eta tresnak.
Sarasuak goraipatu du «gradu eta master mailetako lanak izateko, maila oso aipagarria erakutsi dute lan askok» eta, besteak beste, alternantziaren gaian, hitanoaren gaian, euskalkien gaian eta hizkerari lotutako beste hainbat adarretan egindakoak azpimarratu ditu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.