Agustin Arrieta Urtizberea : «Filosofiak ere esan behar du zer edo zer gizartean bolo-bolo dabiltzan gaiez»

Filosofia irakaslea ·

Eztabaida orokorrean filosofiaren ahotsa entzun dadin idatzi du, besteak beste, «ahalegin apal bat, proposamen bat» den liburua

Sábado, 22 de febrero 2020

'Gogoeta-bide irekiak' izenburuak deskribatzen du Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakasleak argitaratu berri duen liburuaren izaera. 'Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat' izenburu osagarri modukoak iradokitzen du, berriz, aintzat hartu dituen gaien zabaltasuna; are handiagoa aipatutako horiei gehitzen bazaizkie barrualdean aurki daitezkeen umorea, feminismoa, kultura, erlijioa eta beste hainbat.

Publicidad

- Liburuak dituen lau ataletan, nola heldu diezu eta nola josi dituzu gai horiek guztiak?

- Hasieran bakoitzak bere bidea egin du, baina gero elkarren artean sortu dira loturak, zubiak, harremanak, eta nire inpresioa da azkenerako osatu dela halako saretxo bat. Lan egiteko moduaren aldetik nahiko ezohikoa izan da liburu hau. Esango nuke aurrera jarraitzeko 'kanpamentu base' moduko bat dela.

Gogoeta-bide irekiak

  • Generoa: Saiakera.

  • Argitaletxea: EHU

  • Orrialdeak: 285.

  • Salneurria: 16 euro.

- Lehen lerroan diozu aspaldidanik zeundela horrelako lan batean murgiltzeko gogoz.

- Liburuaren sorrera ere nahiko bitxia izan da beste batzuekin alderatuta. Neurri batean abiatu da ikasleei entzundakoetan eta haien eztabaidetan oinarrituta. Ikusten nuen hainbat gai bolo-bolo zebiltzala gizartean, eta horrek leihoak ireki zizkidan, uste dudalako gai horiei buruz filosofiak ere esan behar duela zer edo zer, baduelako esatekorik. Horregatik hasi nintzen nire ohiko eremutik kan-poko gaiak jorratzen.

- Gogotik jorratzen dira soziologiaren, historiaren, antropologiaren, politikaren, kazetaritzaren eta beste zenbait arloren ikuspegitik. Zer ekar dezake maiz zarata hutsa den eztabaidara filosofiaren ikuspegiak?

- Filosofiak beti izan du ikuspegi orokor eta transbertsal bat. Zelatatu behar ditu besteek esandakoak eta, zelatan ibili eta gero, berezkoa duen diskurtso orokor hori osatu, haiekin harremanetan betiere. Nik uste dut izaera horrek egiten duela berezia, eta aberasgarria, filosofiaren ikuspegia.

Publicidad

«Filosofiak zelatatu behar ditu besteek esandakoak eta, zelatan ibili eta gero, berezkoa duen diskurtso orokor hori osatu»

Egitekoa

- Gaur-gaurko gaiak lotu dituzu filosofiak mendeetan zehar ezarri dituen oinarriekin eta proposatu dituen heldulekuekin. Ezer berririk ez eguzkipean?

- Umorearen mugez ari garenean, esaterako, adierazpen askatasunaz ari gara, eskubideez; egia-osteaz ari garenean, berriz, egiaz ari gara... Gai horiek guztiek filosofiaren tradizioan dituzte erroak, gai klasikoak dira. Ni saiatu naiz gurera ekartzen premia nuelako. Ez da ariketa kapritxoso bat, ni ere askotan gelditzen naiz zer esan jakin gabe txiste edo artelan zehatz baten aurrean.

Publicidad

- Filosofoen ahotsa gutxitan entzuten da gurean edo, nahiago bada, filosofo gutxiren ahotsak entzuten dira. Zeri egozten diozu konbertsazio orokorretik horren urrun egote hori?

- Ez dakit beste herrialde batzuekin alderatuta hemen filosofiaren eta filosofoaren irudia gutxietsita ote dagoen, baina bazter samarrean badago behintzat, bai. Nik horri egin nahi izan diot aurre liburuarekin, ez zait beste bide bat bururatu. Beste kontu bat da aztertzea nola eta zergatik iritsi garen egoera honetara. Auzi konplexua da, baina ondorioa da esan duzun hori: filosofiaren eta filosofoen ahotsa ez dela entzuten. Guk ere onartu behar dugu dagokigun erantzukizuna, ez zait gustatzen errua beti kanpokoari botatzea. Hala ere, agian inozoegia naiz baina garbi daukat filosofiak iraungo duela. Gizartea joango da aldatzen, eta egia, justizia eta horrelako kontzeptuen inguruan buelta berriak eman beharko ditugu, baina horiei buruzko gogoeta beti izango da beharrezkoa. Beste gauza bat da instituzionalki zer gertatuko den. Munduaren bilakaera ikusita ez nago batere seguru horretaz. Bolsonarok egin duen lehenengo gauzetakoa izan da filosofia hezkuntzatik kentzea, eta eman duen argumentua izan da ez duela etekinik ekartzen...

- Filosofia izan daiteke horrelakoen aurkako txertoa?

- Hori pentsatzen dut, baina batzuetan iruditzen zait gerra galtzen ari garela, beste indar batzuk ari direla irabazten. Momentu honetan ez nago oso baikor, baina edonola ere hori da nire aldarrikapena. Eta ez nire lana defendatzearren, baizik eta auzi filosofikoak sekula baino zentzuzkoagoak direlako gaur egun.

Publicidad

«Agian inozoegia naiz, baina garbi daukat filosofiak iraungo duela. Besterik da instituzionalki zer gertatuko den»

Etorkizuna

- Zuretzat kezka-iturri handia da egia-ostea delakoa.

- Bai. Lotzen zaio egiari eta auzi filosofiko handi bati. Nahiz eta garai hartan egia-oste hitza ez erabili, gai honetaz lehenengo testuak, zoragarriak, Hannah Arendt-i irakurri nizkion, Pentagonoko Paperei buruz ari zela. Oso kezkatuta zegoen, ikusi zuelako noraino hel zitekeen manipulazioaren makinaria. Esaten zuen badaudela zonalde batzuk babestu behar ditugunak egiaren gordeleku gisa. Aipatzen zituen unibertsitatea, epaitegiak, kazetaritza, zientzia... Ia garai hartan arriskuan ikusten zituen, eta zioen eremu horiek galtzea zela totalitarismoari ateak zabaltzea. Abisatu zuen, baina begira zer ari den gertatzen... Gai filosofiko sendoak dira, egia dagoelako erdigunean, eta babestu beharreko kontzeptu bat delako. Filosofian klasikoak diren eztabaida horiek plazara ekarri behar dira. Nire liburua ahalegin bat da, ahalegin apal bat, proposamen bat. Ez ditu behin betiko erantzunak ematen, baina gaiak kokatzen ditu eztabaidagune horietan.

- Izenburuak dioen bezala, modu irekian.

- Zentzu askotan da irekia, bai. Gaien zerrenda irekia da, izan zitezkeen gehiago, edo gutxiago, eta horien jorrapenean ez naiz iritsi sekula helmugara. Bideak egin ditut, batzuk iruditu zaizkit beste batzuk baino egokiagoak baina, azkenean, menu bat jarri dut irakurleen begien aurrean, zalantza puntu batekin beti.

Publicidad

«Hannah Arendt-ek esaten zuen badaudela zonalde batzuk babestu behar ditugunak egiaren gordeleku gisa»

egia-ostea

- Menu hori edozein irakurlek dasta dezake?

- Gaia gustuko izan behar du, eta kontzentrazio pixka bat eskatuko dio, baina ahalegin berezia egin dut irakurterraza izan dadin. Irakurri dutenek, nahiz eta zenbait gauzatan ez egon ados nirekin, mezua iristen dela esan didate, eta hori niretzat da lorerik handiena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad