Borrar
Artxiboko irudian, orain dela lau urteko finala. ARIZMENDI
Agortu dira Txapelketa Nagusiko Finalerako sarrerak

Agortu dira Txapelketa Nagusiko Finalerako sarrerak

Astelehen honetan saldu diren azkeneko sarrerekin, beteta gelditu da 14.000 laguneko aforoa

Lunes, 16 de octubre 2017, 11:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ez saiatu, alferrik da. Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko den 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sarrera guztiak salduta daude, agortu dira. "Finalerako sarrera guztiak amaitu dira. Leihatilan ez da sarrerarik salgai jarriko. Aretoko ateak 09:00etan irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak", irakur daiteke bertsosarrerak.eus atarian. Beraz, sarrera eskuratu duenak bertatik bertara ikusi ahal izango ditu oraingoz postua ziurtatua duen Amets Arzallus orain lau urteko txapelduna eta hastear diren finalaurrekoetan puntu gehien lortuko dituzten zazpi bertsolariak.

Astelehen honetan saldu dira alegia finalerako azken sarrerak. Salmenta guneetan zein internetez salgai zeuden sarrera guzti-guztiak salduta, beteta dago BECeko aforoa. Hortaz, ez da sarrera gehiagorik jarriko salgai. Barakaldoko azpiegiturak bere web gunean ematen duen datuaren arabera, BECen aforoa 18.000 lagunekoa da, baina Bertsolari Txapelketako Finalerako 14.000 pertsonara mugatzen da, oholtzaren disposizioak eta saioa zuzenean ematen duten hedabideentzako plataformak lekua kentzen dutelako. Sarrerarik ez, baina finalerako autobus eta bazkarirako txartelak zein gainerako saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

Irailaren 12an, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, finaleko sarrerak salgai jarri ziren Bertsozale Elkarteko bazkideentzat. Urriaren 2tik aurrera bazkide ez direnek ere horiek erosteko aukera izan dute. Sarrerarik ez badago ere, finalera joateko autobusetarako eta bazkarirako txartelak eros daitezke oraindik. Web gune berean, bestalde, salgai daude finalaurreko saioetarako sarrerak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios