Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Agenda kulturala aurkeztu du Korrikak

Agenda kulturala aurkeztu du Korrikak

Sei estreinaldi izango dira guztira Korrika kulturalean. Tartean, 'Kalaportu ikuskaria: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoak kantuz' kontzertu poetikoa

Miércoles, 13 de febrero 2019, 13:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sei estreinaldi izango ditu aurtengo Korrika kulturalak, baina gehiago izango dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan antolatuko diren ekitaldiak. Ikuskizunak eta kale-antzerkia programatu dute, besteak beste. Baita ere, Loraldia Festibalarekin elkarlana, adibidez.

Asier Amondo Korrikaren arduradunak, hainbat artistarekin batera, Gasteizko Baratza aretoan aurkeztu du Korrikaren harira antolatutako jarduera sorta.

Azaldu duenez, elkarlana da ekimenaren ardatza, eta horixe irudikatu dute gaurko aurkezpenean. Loraldia Festibaleko eta Baratza aretoko ordezkariak eta hainbat artistak hartu dute parte agerraldian.

Aiko dantza-taldeak zabaldu du ekitaldia, 'Garaikideak' izeneko lanaren lagin batekin, «dantza entzungai eta musika ikusgarri» egiten duen lanarekin. Porrotx pailazoa ere egon da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria aurkezten: Musua ikuskizunaren estreinaldia egingo dute KORRIKA Kulturalean, «musuek biraka jartzen dutelako mundua».

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat enkarguz sortzeko prozesua azalduko dute, sormena eta parte-hartzea ardatz dituen ikuskizunean. Kale-antzerkia ere ez da faltako Korrikaren ziklo kulturalean: 'Jule' antzezlana egingo dute Hortzmuga Teatrokoek.

Arte-adierazpide berriak ere izango dira, Beñat Krolem artistaren Oholtza performance-ari esker.

Loraldiarekin elkarlanean

Agenda kulturalean azpimarratutako data izango da martxoaren 15a. 'Kalaportu ikuskaria: Joseba Sarrionandiaren lurralde poetikoak kantuz' kontzertu poetikoan musikariak eta idazleak bilduko dira, Sarrionandiaren poesia kantu bihurtzeko.

Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Ines Osinaga, Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Dana, Joseba Irazoki & Beñat Axiari, Audience, Harkaitz Cano eta Uxue Alberdik hartuko dute parte.

Amondok nabarmendu du elkarlana dela ekimenaren oinarria eta herritarrei dei egin die Klika egin dezaten: «Euskarazko kultura sortu eta kontsumitzeko Klika, euskal komunitatea sortzen jarraitzeko Klika, euskararen aldeko konpromisoari Klika». Euskararen aldeko konpromisoak hartzeko garaia dela esanez amaitu du agerraldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios