ADEL, Euskal antzerkigintzaren irla

ADEL, Euskal antzerkigintzaren irla
ArteDrama

Euskarazko teatroa du abiapuntu eta helburu ArteDrama plataformak bultzatutako Euskal Laborategiak

EL DIARIO VASCO

Ikastaro intentsiboak, astebetez egunero euskarazko antzezlanak... aurten emakumeek gidatutako tailerrak guztiak.

Intentsitatea eta kalitatezko irakasleak izan ohi dira ikastaroen ezaugarriak. Iluntzeetan berriz, euskarazko teatroa, azkenaldiko uzta astebetez ikusteko aukera; jende ugari publikoan, eta elkargunea. Antzerkigile zein antzerkizale, elkarrekin tarte bat igarotzeko uneak. Hori izan ohi da Aulestin, Bizkaian, ospatzen den topaldia.

Aurten ere, era anitzeko teatro erak egitarauan: teatro fisikoa, umore probokatzailea, testutik abiatutako lanak, estetika naturalistagoak, estetika fisikoagoak. Testua maite duzuenontzat, aipatzekoa da Joxemari Carrerek idatzi eta Eztenak publikatutako 'Zapatak' obra gorpuztuko duela Ainhoa Alberdik.

Miren Tirapu aktorea eta Gaizka Sarasolaren arteko kolaborazioaren emaitza da 'Manifestu bat' bakarrizketa, lehenak sortutako pertsonaia batetik tiraka; Rubik taldearen 'Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak' testugintzan aspalditik dabilen Xabier Lopez Askasibarren testuak darabilzki; Kepa Errastik idatzitako lanaren emaitza da 'Mami Lebrun', eta oholtza gainean ikusteko azken aukera izango da honako hau.

Informazio guztia ArteDramaren webgunean.