Abiatu da Bartzelonan EH Sona jaialdiaren 21. edizioa

Aneguria, iaz egindako argazkian./E. C.
Aneguria, iaz egindako argazkian. / E. C.

Centre Culturak Euskal Etxearen eskutik, Euskal Herriko hainbat kantari eta talde ariko dira hiriko lokal desberdinetan abenduaren 14a arte

Ostiral honetan, azaroak 9, abiatu da «Euskal Herritik kanpo euskal musikaren inguruan egiten den jaialdirik garrantzitsuena»; hau da, Bartzelonako Centre Cultural Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona jaialdia.

Aurten 21. ediziora iritsi den ekimenak kontzertuak eta bestelako ekimenak kateatzen joango da abenduaren 14a artea, saioak asteburuetan kontzentratuz batik bat. «20 edizioen muga gurutzatzen dugu musika euskaldunaren eta katalanaren arteko konplizitatea indartzeko asmoarekin», diote ohi bezala jaialdiaren berri emateko katalogo bikaina prestatu duten antolatzaileek.

Aurreneko kontzertua, ostiralekoa, kalekoa eta doakoa izan zen, Zizel aritu baitzen Passeig del Born delakoan. Larunbat honetan, berriz, Aneguria ariko da Ateneu l'Harmonian. Rap kantari bilbotarra ez da bakarrik ariko, Lilit i Dionisos talde valentziarrarekin partekatuko baitu agertokia.

Hurrengo asteetan joko dute Bartzelonako areto desberdinetan Su ta Gar (azaroak 15), Liher (azaroak 16) edo Willis Drummond taldeek (azaroak 23, Smoking Souls-ekin batera). Kepa Junkerak azaroaren 24an joko du Euskal Etxean bertan, eta azkeneko bi kontzertuen protagonistak Glaukoma eta Doctor Deseo izango dira, abenduaren 1ean eta 14an hurrenez hurren.

Kontzertuz gain, tailerrak eta haurrei zuzendutako ekitaldiak ere prestatu dituzten edizio berri honetarako.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos