Borrar

Abadiñoko finalaurrekoa, Aitor Etxebarriazarragarentzat

651,5 puntu lortuta zuzenean sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarrengo bueltako finalaurrekoetara

I. Mendia

Astelehena, 3 azaroa 2025, 14:20

Comenta

Hasi eta buka saio ederra osatuta eta 651,5 puntu lortuta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola sailkatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarrengo bueltako finalaurrekoetara igande honetan Abadiñoko Probalekuan jokatu zen bigarrengo finalaurrekoan. Giro bero eta politean, bertsozalez lepo, 500 entzule baino gehiago egon ziren bertan, sei bertsolarien kantuak entzuteko: aipatutako Etxebarriazarraga, Enare Muniategi Etxabe, Gorka Pagonabarraga Agorria, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egon da.

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Aitor Etxebarriazarraga izan da puntu gehien batu dituena: 651,5 puntu. Beraz, Bermeoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 15ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak: Etxebarriazarraga 651,5, Txaber Altube Sarrionandia 607,5; Gorka Pagonabarraga Agorria 604,5; Unai Mendiburu Valor 600; Maite Sarasola Isazelaia 562; eta Enare Muniategi Etxabe 552.

Lehen bueltako hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da eta bertan jardungo dute Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek.

Hiru finalaurrekoetan lehian arituko diren hemezortzi bertsolarietatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara -jada Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarraga lortu bezala-. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko dutenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Abadiñoko finalaurrekoa, Aitor Etxebarriazarragarentzat

Abadiñoko finalaurrekoa, Aitor Etxebarriazarragarentzat