AAk sortutako irudien lehiaketako irabazleak jakinarazi dituzte
DV
Asteazkena, 8 urria 2025, 14:32
'M4R-I, Gigantes que sienten' eta 'Recreando el pasado con la tecnología del futuro' irudiak nabarmendu dituzte Guggenheim Bilbao Museoak eta Euskaltel Fundazioak antolatutako 'Inspirazioz betetako konexioak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko' lehiaketan. Horretaz gain, bigarrenak, publikoarengandik boto gehien jaso ditu. Sari moduan azken belaunaldiko smartphone bat eta adimen artifizialean oinarritutako funtzionalitate aurreratuak, Museoaren Lagun kidetza urtebetez, online arte-ikastaroetarako doako sarbidea, azken belaunaldiko Google Nest dispositibo bat, online trebakuntza AAn, eta Google Cloud Summit 2026ra bertaratzeko gonbidapena (Madrilen, 2026ko maiatzean) eskuratu dituzte
Inspirazioz betetako konexioak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko» gaia ardatz hartuta, ekimen aitzindari honek hausnarketa hau egitera gonbidatzen gaitu: Telekomunikazioen eta artearen arloetako berrikuntzak nola adieraz ditzake hurbiltasuna, tokian tokiko identitatea eta jasangarritasuna bezalako balioak?
Azaldu dutenez, epaimahaikideek kontuan izan dituzte originaltasuna eta sormena, konposizioaren balio estetikoa eta teknikoa, Promptaren kalitatea, adierazpena eta egitura, eta lehiaketaren gaiarekiko eta balioekiko koherentzia. Gainera, finalistetako bat publikoaren botoaren irabazlea izan da, urriaren 3tik 6ra bitartean sare sozialen bidez egindako bozketan. Miren Arzalluzek, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak, eta Nerea Enbeitak, Euskaltel Fundazioko zuzendariak izan dira ekitaldian lehiaketako epaimahaikideekin batera.
Antolakuntzak iritzi duenez lehiaketa arrakastatsua izan da 353 pertsonek 1.408 proba egin baitituzte plataforman. Horietatik lehiara 245 irudi heldu dira. Era berean, parte-hartzaileen %70a bertakoa izatea azpimarratu dute.