Secciones
Servicios
Destacamos
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Martes, 10 de septiembre 2019, 15:05
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 75.000 euroko diru laguntza zuzena onartu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearentzat (UEMA), astearte honetan egindako bileran. Laguntzaren helburua da 2019an arnasguneen eta testuinguru funtzionalen indartzeari eta ahalduntzeari begirako hainbat ekimen bultzatzea.
Proiektu horien bitartez, besteak beste, euskara zerbitzuak eskainiko dira horrelakorik ez duten udalerrietan, gazteen hizkuntza aktibazioa sustatuko da eta familia transmisioa bultzatuko da.
Jaurlaritzako arduradunek iragarri dutenez, egitasmo zehatzak bultzatzeaz gain, Lakuako Gobernuaren eta UEMAren arteko hitzarmenari esker bi aldeen arteko elkarlana areagotuko da, euskaldunen dentsitate handiagoa duten udalerrietan euskarazko zerbitzuak bultzatuz.
Diru laguntzaren bidez UEMAk sustatuko dituen proiektuen artean daude udalerri euskaldunak babesteko prebentzio neurriak hartzen jarraitzea, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) aplikatu beharraz sentsibilizatuz eta aplikatzeko udaletan lana egiten jarraituz; udalerri txikienen kezka sozioekonomikoak detektatu eta esperientzia ezberdinak elkartrukatzea bultzatzea; euskara zerbitzurik ez duten udalei hizkuntza normalizazioan eragiteko zerbitzua eskaintzea; arnasguneetan prebentziotik garapenera ekimena sustatzea; gazteen hizkuntza aktibaziorako proiektua; eta familia transmisioa sustatzeko egitasmoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.