Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
El Correo
35.800 lagun elkartu ditu lehen egunean BBK Live jaialdiak

35.800 lagun elkartu ditu lehen egunean BBK Live jaialdiak

Ostiral honetan, The Strokes, The Blaze, Rosalia, Brockhampton, Idles, Suede eta Laurent Garnier taldeen txanda izango da

DV

Donostia

Viernes, 12 de julio 2019, 11:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbao BBK Live jaialdiak 35.800 lagun bildu ditu 14. edizioko lehenengo egunean, ostegunean, uztailaren 11n. Estreinako eguna amaituta, ostiral eta larunbaterako sarrerak salgai daude, eta Last Tour enpresa antolatzaileak jakinarazi duenez, bakarrik 1.000 bonu gelditzen dira salmentan bi egunotarako. Ostiralerako sarrerak, aldiz, agortu egin dira.

Jaialdiko lehen egunera gerturatu ziren bisitariek Vetusta Morla eta Nils Frahmen ikuskizunaz gozatu zuten. Bestalde, Liam Gallagher, Thom Yorke Radiohead taldeko liderra eta John Grant artistak entzuteko aukera ere izan zuten.

Ostiral honetan, The Strokes, The Blaze, Rosalia, Brockhampton, Idles, Suede eta Laurent Garnier taldeen txanda izango da. Larunbatean, aldiz, Weezer, The Good, The Bad & The Queen, Hot Chip, Vince Staples eta 60 artista baino gehiago arituko dira Bilbao BBK Live jaialdiak prestatuta dituen zazpi agertokietan.

Guzti honetaz gain, jaialdiak antolatutako doako kontzertuak egongo dira ostiral honetan ere. Hiru agertoki egongo dira Bilboko erdigunean, eta 13:00etan hasiko dira Bereziak programazioan barruan antolatutako musika emanaldiak.

Areatza Heinekenen Pony Bravo abeslaria egongo da, eta 13:40tik aurrera Ortiga eta The Intergalactic Republic Of Kongo Albiako lorategiak Cinzano agertokian. Isozaki dorreak Carrefourren, berriz, Gimnastica eta Anni B Sweet taldeak izango dira 14:15etik aurrera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios