30.000 ikaslek hartuko dute parte 'Mundu bat Bertso' proiektuan

Eskolak astero ematen dira Bertsozale Elkarteko irakasleen eskutik eta lau arlo nagusi lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak

Iker Mendia

Miércoles, 20 de septiembre 2023, 12:28

Umeen hizkuntza gaitasunean eta ahozkotasunean eragitea helburu nagusi duen 'Mundu bat Bertso' proiektuan 30.000 ikaslek hartuko dute parte hasi berri den ikasturtean. Bertsolaritza tresna izanda Euskal Herriko gazteekin gauzatuko da ekimena, bereziki Lehen Hezkuntzako 3. zikloan, nahiz eta aurreko zikloan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere eskaintzen den

Publicidad

Eskolak astero ematen dira Bertsozale Elkarteko irakasleen eskutik eta lau arlo nagusi lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak. Hauek, noski, etengabe daude harremanetan eta elkarreragiten.

Jarduera ludiko eta dinamikoen bitartez euskara eta euskal kultura sustatzea da asmoa. Bertsolaritzaren ezaugarriak (doinuak, errimak eta beste) ezagututa, ostera, musikarekin ere egiten dute lotura, doinuak, entzute aktiboa, intonazioa eta abar lantzen dituztelako. Eta, azkenik, berba hartze horretan, aurreko hiru arlo horiek lantzeaz gain, jendaurrera irtetea lantzen dute; baita dialektika eta lankidetza ere, esaterako.

Ikasleei eta herriari bueltan

Hori horrela, ikasleei bertsolaritzarekiko zaletasuna pizteaz gain, euskararekiko jarrera positiboa eragiten diete eskolek, eta jendaurreko emanaldietarako trebatzen ditu. Baina ikasleei soilik ez, ikastetxe zein herri mailan ere badakartza zenbait onura, horien artean daude: bertsolaritza sustatzea ikastetxean eta herrian, ikastetxetik kanpo umeek jarraipena ematea zaletasunari eta euskararen erabilera bultzatzea.

Horretarako, zenbait ekitaldi antolatzen dira proiektuaren baitan. Alde batetik, bertso saioak eta kantaldiak egiteko aukera dute ikastetxeek. Batean zein bestean, bertsoak eta euskal kantak abesten dituzte, eta, gozatzeaz gain, entzute aktiboa eta ezagutza lortzea dira helburu.

Publicidad

Ikasturte amaierari begira, beste bi proiektu eskaintzen ditu elkarteak. Alde batetik, gainerako erakundeetan egin legez, ikasturte amaierako topaketa izaten da. Ikasgela bakoitzeko umeak oholtzara irten eta bere emanaldia eskaintzen dute. Emanaldia bertsolaritza klaseetan prestatzen da, jendaurrekotasuna lantzeko baliatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad