Borrar
250.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian

250.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian

Hendaia eta Lasarte-Oriako geltokietatik abiatu da bidaiarien gehiengoa

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 19 de agosto 2019, 14:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskotrenek 253.235 bidaiari izan ditu Donostiako Aste Nagusian zehar eta iazko errekor historikoa gainditzeko ia mila pertsonetara geratu da. Bigarren urtez jarraian bidaiari kopuru altua lortu dira, nahiz eta lehen asteburuko euriak eta azken eguneko gautik aurrera Hendaiako geltokia itxi beharra egon den.

«Hala ere, Donostiako Aste Nagusian zehar eskainitako zerbitzuaren balantzea oso ona izan da, aipatu beharreko inolako jazoerarik gabe, beraz enpresak hori eskaintzeko egiten duen esfortzu handiak bere saria izan du», adierazi dute Euskotrenetik.

Lehen asteburuko bidaiarien jaitsieraren ondoren, zenbakiak berreskuratzen joan dira asteazkenean, abuztuaren 14an, ia 40.000 lortu arte, azken hau eguneko errekor kopurua izanik. Ostiralean eta larunbatean, hilaren 16an eta 17an, jende asko egon diren bi egun ere izan dira. Azken egunak, Hendaiako geltokiaren ixteak eraginda, erabiltzaileen jaitsiera erregistratu du.

Geltokiak direla eta, Amara izan da gehien erabili dena, izan ere jaietan zehar trena erabili duten pertsonen gehiengoaren helmuga izan baita. Jatorriko geltokiak baliogabetze kopuru handienekin honako hauek izan dira: Hendaian 25.413 erabiltzaile, guztiaren %20,2a; Lasarte-Orian 14.295, %11,4a; Irunen 11.760, %9,4a; Galtzarabordan 5.415, %4,3a; eta Zarautzen 5.368, %4,3a.

«Euskotrenek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileek zerbitzuen erabileran izan duten gizalegezko jokabideari, bai langileei, bai trenei eta higigarriei dagokienez eta baita gainerako bidaiariei ere», nabarmendu dute Euskotrenetik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios