22.000 ikusletik gora izan ditu 'Agur Etxebeste!' filmak 10 egunean

Paco Sagarzazu, Iban Garate, Ramon Agirre, Iñaki Gomez, Elena Irureta, Asier Altuna eta Telmo Esnal/Usoz
Paco Sagarzazu, Iban Garate, Ramon Agirre, Iñaki Gomez, Elena Irureta, Asier Altuna eta Telmo Esnal / Usoz

'Aupa Etxebeste!' filmaren bigarren zatia irailaren 27an estreinatu zen. 'Agur Etxebeste!'-n ere Etxebeste familia muturreko egoera batean azalduko da, gizarteari kritika eginez erarik komikoenean

DVDonostia

10 egunetan, 22.000 ikusle baino gehiago izan ditu 'Agur Etxebeste!' filmak. 'Agur Etxebeste!', 'Aupa Etxebeste!' filmaren bigarren zatia, irailaren 27an estreinatu zen. Hamar egunetan, 20.000 ikusle baino gehiago izan ditu Asier Altuna eta Telmo Esnalen filmak.

Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu eta Iban Garate dira 'Aupa Etxebeste!' (2005) filmaren sekuelako protagonistak.

Altuna eta Esnal hainbat zinema-aretoetan izan dira filma aurkezten eta euren esana da, «ondo pasatzeko filma» dela. 'Aupa Etxebeste!' filmean bezala, 'Agur Etxebeste!'-n ere Etxebeste familia muturreko egoera batean azalduko da, gizarteari kritika eginez erarik komikoenean.

Filma euskaraz egina da eta euskara hutsean edo euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin ikusteko aukera dago, aretoak erabakitakoaren arabera.

Sinopsiak azaltzen duenez, Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango. Gizon kontrolatzaileak ez du kontrolatzen berak uste edo nahi beste, eta egokitu beharko du. Krisi orok tirabirak eta arazoak dakartza, familiakoa, politikoa nahiz soziala izan. Baina aldaketak eta abagune handiak ere sortzen ditu.

'Aupa Etxebeste!' 2005ean sortutako filma da, 12 urtez euskaraz egin zen lehendabiziko filma. Arrakasta handia izan zuen Euskal Herrian zein nazioartean ikus-entzunezkoak. Guztira, 71.951 ikusle izan zituen, 341.462,88 €-ko diru kopurua bilduz.

Temas

Euskera